39 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2018-2019 IKASTURTEA Martetarren familia 41 Helburua:ez direla normalak gureak direlako bakarrik.konturatzea gure jokabideak edo zaletasunakAniztasuna amaigabea da. E Ideia nagusiak: “normala” ez da existitzen. Pertsona bakoitzak, testuinguru bakoitzak, leku bakoitzak... bere normaltasuna du, onargarria denari eta ez denari buruzko arau batzuk. Askotan kulturalak izaten dira, objektiboak baino gehiago (objektiboak lirateke eskubideak: gizakionak, haurrenak...). Baliabideak: mozorroak eta dekoratuak prestatzeko hainbat material; ordenagailua, inprimagailua, etab. Garapena: irakaslearen laguntzarekin, idatzi antzezlan bat. Argumentua: gizakiz osatutako familia bat beste planeta batera iritsi da. Planeta horretako biztanleek ez dute hitz egiten, ez dira janzten edo komunikatzen, ez dute gizakiek bezala jokatzen, eta ohitura guztiz desberdinak dituzte! Nolako harrera egin diete Lur planetatik iritsitako izaki arraroei? Zer eskubide dituzte? Zer egiten dute desberdin? Zein da familia iritsi berriaren ikuspuntua? Etxean: asteburu batean, joan familiarekin beste kultura bateko jatetxe batera bazkaltzera: japoniarra, mexikarra, txinatarra... Gustuak, karta, jateko modua... desberdinak dira. Gehiago: imajina dezagun zer irudituko litzaigukeen arraroa beste planeta batzuetako jendearekin biziko bagina; ez dute gauza txarrak izan beharrik, baizik eta desberdinak, hala nola zuhaitzen adarrekin hazka egitea edo kremailera eta botoirik ez erabiltzea.