references
2 5
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
H
6
IN T
Iseka egitea, debekatuta. Hitz mingarriak.
Helburua: gure autoestimua hobetzen lagundu ahal diguten bezala, hitzek ere min egin ahal digute; adibidez, ikaskideei iseka egiten diegunean. Segundo-hamarrenetan agertzen diren hitzek gaizki sentiarazi ahal gaituzte denbora luzez. Hori saihestea ere begirunea erakustea da. Ideia nagusiak: hitzak, iseka, erantzukizuna, hausnarketa, jokaera-arauak. Baliabideak: DIN A3 kartulina, erregela eta errotulagailuak. Garapena: batzuetan iseka egiten diegu ikaskideei edo haiei buruzko komentario negatiboak egiten ditugu, konturatu gabe zein mingarriak izan daitezkeen. Irakasleak iseka, kritika edo irainekiko “zero tolerantzia” kanpainari ekingo dio. Ostiral goizetan batzar bat egingo dute ikasleek, eta bertan esan ahalko dute ea ikaskideren batek hitz gaitzesgarri, mingarri edo iraingarriren bat esan dien, aipatu gabe nor den ikaskide hori. Irakaslea astetan zatitutako taula bat egingo du, eta hitzak zenbatuko ditu. Ikasleek azalduko dute zergatik sentiarazten dituzten gaizki hitz horiek, guztiek horren inguruan hausnar dezaten. Asteren batean inork irainik edo burlarik jasotzen ez badu, sari bat jasoko dute: arratsalde oso bat nahi dutena egiteko. Etxean: etxean ere, “zero tolerantzia”. Gure gurasoekin eta anaia-arrebekin hitz egingo dugu, eta gaizki sentiarazi edo mintzen dituzten hitzak edo komentarioak ez erabiltzen saiatuko gara. Ez helduen artean ez haurren artean, ezta helduen eta haurren artean ere. Isekarik eta irainik gabeko astean guztientzako saria egongo da; adibidez, zinemara joan. Gehiago: zalantzarik gabe jakiteko zein hitzek sentiarazten gaituzten gaizki eta triste, “zerrenda beltz bat” egingo dugu. Ikasle bakoitzak hitz edo burla bat proposatuko du zerrendan sartzeko. Irakaslea kartulina batean idatziko ditu, eta ageriko leku batean jarriko du. 9
Nor naiz ni?
Helburua: gure familiajatorrian eta kultura-jatorrian sakondu; informazioa bildu jakiteko nondik gatozen eta nor-tzuk ziren gure arbasoak, horrela ulertuko baitugu zergatik garen garen modukoak eta zergatik portatzen garen modu jakin batean. Gure jatorria eta gure ikaskideena uler-tzeko beste modu bat da, baita gure iraganari eta aniztasunari errespetua erakustekoa ere. Ideia nagusiak: informazioa bildu, historia aztertu eta jatorria errespetatu. Baliabideak: kartulinak, errotulagailuak eta familiako albumetako argazkien kopiak. Garapena: ikasleek beren aiton-amonak eta gurasoak elkarrizketatuko dituzte haien jatorriaren inguruko informazioa lortzeko: non eta noiz jaio ziren, zenbat anai-arreba duten edo zuten, ea zerbait ikasi zuten, lanean ari diren edo ari ziren eta zertan, zeintzuk diren haien zaletasunak, etab. Argazkiak ere eskatu behar dizkiete lortutako informazioa irudiztatzeko. Horren ostean, komentatu beharko dugu zer gertatu zen urte haietan historia-mailan gure aiton-amonak eta gurasoak hazi eta bizi ziren lekuan. Garai hartako argazkiak ere bilatu beharko ditugu Interneten. Informazio hori guztia bilduta, azkenik “Nor naiz ni?” izeneko poster bat egingo dugu. Etxean: gure jatorria “ikertzen” jarraitu ahal dugu: senide gehiagorekin hitz egin ahal dugu, argazkiak bilatu edo familiaren bideo zaharrak ikusi, baldin baditugu. Gehiago: aiton-amonen bat gonbidatu ahal dugu klasera azaltzeko zein historia-momentutan jaio zen, zein zen egoera ekonomikoa, ohiturak, gustuak... Oso garrantzitsua da gure iraganaz eta jatorriaz jabetzea, behar bezala errespetatzeko eta nor garen eta nondik gatozen ulertzeko.
2016/2017 IKASTAROA
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako