references
3
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
IN H
2 4
H
Aniztasunaren eguna.
Gainontzekoak zoriondu.
Helburua: ez al da egia guztioi gustatzen zaigula gauza politak eta positiboak entzutea? Horixe baietz, baina dena ez datza horretan. Ematea ere garrantzitsua da nor bere buruarekin ongi sentitzeko eta nork bere burua eta besteak errespetatzen ikasteko. Oso garrantzitsua da, alde batetik, ingurukoak zoriontzea zerbait ongi egiten dutenean, eta, bestetik, zure maitasuna eta adeitasuna erakustea, berezi senti daitezen. Horrela eginda, guztion autoestimua hobetuko da. Ideia nagusiak: elkarrekiko begirunea, laguntasuna, eskuzabaltasuna, elkarbizitza, elkarlana. Baliabideak: ikastetxeko heziketa fisikorako txandala edo kirol-arropa; futbol-ateak; saskibaloi-saskiak; eskubaloi- sareak.
2016/2017 IKASTAROA
Helburua: jabetu klase berean ere ikasle guztiak ezberdinak direla: gurasoak beste leku batekoak izan ahal dira, kultura edo ohitura ezberdinak izan edo beste herrialde batzuetako hizkuntzetan mintzatu. Ezberdintasun horiei guztiei esker gauza interesgarri ugari ikasiko dugu eta, gainera, ezberdintasunak errespetatzen baditugu, gizaki hobeak izango gara. Ideia nagusiak: aniztasuna, kulturaniztasuna, ohiturak, munduko jakiak eta janariak. Baliabideak: ikasleek etxetik ekar ditzaketen jantzi tradizionalak; gurasoen sorterriaren plater, postre edo jakiak —arazo handirik gabe ekar badezakete—; mahaioihal bat, ezpainzapiak. Garapena: “Aniztasunaren eguna” ospatu. Egun hartan, ikasleek beren guraso edo aiton-amonen zonaldeko edo herrialdeko jantzi tradizionalak jantziko dituzte gainontzekoei zenbait ohitura eta nondik datozen azaltzeko. Plater edo postreren bat ere eraman ahal dute, guztien artean prestatuko duten mahai handi batean partekatzeko.
Etxean: beste herrialde bateko errezeta errezen bat bilatuko dugu. Ez dugu errezeta ezagutu behar, baina dastatzeko gogoa izan behar dugu. Gure gurasoekin erosiko ditugu osagaiak, eta haiek lagunduko digute sukaldean prestatzen. Familia osoarekin partekatu eta zapore berriak gozatu gozatuko ditugu.
Garapena: Heziketa Fisiko irakasleak sei taldetan banatuko ditu ikasleak, eta talde bakoitzak kapitain/entrenatzaile bat aukeratuko du; jarraian, jarrita ez badaude, futbol-ateak, saskibaloi-saskiak eta eskubaloi- sareak jarriko dituzte. Taldeak hamar minutuz arituko dira kirol bakoitzean. Irakasleak erabakiko du nor jolastuko den noren kontra. Ikasleak txandakatuko dira kapitain/ entrenatzailea izateko. Paper hori betetzen duena ez da jolastuko eta, komentario positiboen bidez, ikaskideak animatzen eta motibatzen arituko da, haien onena eman eta ahalik eta gehien ahalegin daitezen. Lehiaketaren bukaeran, talde guztiek elkarri emango diote eskua eta elkar zorionduko dute parte hartu izanagatik. Etxean: gure familiaren “kapitain” bihurtu eta gainontzekoak zorion ditzakegu ongi egiten dituzten gauzengatik: janaria prestatzeagatik, landareak ongi zaintzeagatik, logela txukun izateagatik… Gehiago: lehiaketa bukatzen denean, ikasleek bananbanan esango dute ea uste duten kapitain/entrenatzailearen kemenak lagundu dien hobeto egiten eta ahalik eta gehien saiatzen. Horren ostean, taldeak berriro elkartu eta kapitain/entrenatzaileari haren izaeraren eta portaeraren gaineko gauza positiboak esango dizkiote.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
Gehiago: munduko musikak entzutea proposatu ahal zaie ikasleei. Irakaslea Youtube-n sartuko da, eta ikasleei munduko hainbat lekutako artisten abestiak jarriko dizkie. Ikasleek ere abesti zehatzen bat entzutea proposatu eta leku jakin bateko musika-tresnak eta erritmoak erabili ahal dituzte. 8