references
1
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
H
2 2
H
Ongi zaintzen dut neure burua.
Helburua: umeek gogoan izan zein garrantzitsua den haien gorputza eta nola zaindu; adibidez, ikasgelan egin ahal diren gorputz-higiene ohitura hartu ahal dute txikitatik. Ideia nagusiak: gorputza zaindu, mimatu, higiene-ohiturak hartu eta errutinak sortu. Baliabideak: ikasleek haien izena duen orrazi edo ileeskuila bat eramango dute klasera eta laguntzarik gabe eskuratu ahal duten ikasgelako toki batean utzi. Garapena: ikasleak haurtzaindegira joaten zirenean, irakasleak aurpegia garbitu eta orrazten zituen gurasoak heldu baino lehen, apain eta eder aurki zitzaten ikusten zituztenean. Haur Zikloan umeak nagusiak dira eta irakasleak ez die aurpegia garbitu behar, ezta orraztu behar ere. Badakite bakarrik egiten, baina errutina txikiak ezarri behar dituzte. Irakasleak klaseko azken hamar minutuak utziko dizkie ikasleei, haiek higieneohitura pertsonalak egin ditzaten: eskuak eta aurpegia garbitu edo orraztu. Horrela, gurasoek, aiton-amonek edo haien bila etortzen den pertsonak txukun-txukun ikusiko dituzte. Eta era ordenatuan egingo dute, ikaskideak errespetatuz. Etxean: gure gurasoekin eta anai-arrebekin hitz egingo dugu eta han ere konpromisoa hartuko dugu: goizero aurpegia garbi eta ongi orraztuta ateratzeko errutina hartuko dugu. Beharrezkoa bada, hamar minutu lehenago altxatuko gara, agian komunean denbora gehiago pasatu behar dugu eta. Gehiago: Aurpegia eta eskuak garbitu eta orrazten garen bitartean, irakasleak honako kanta hau jarri ahal du Youtube-n: ikusi lotura. Horrela, ongi pasatzeaz gain, hiztegia ikas dezakegu ingelesez: “wash you face, comb your hair” 7
Maite ezazu zeure burua!
Helburua: Gure gorputzaren, gure gaitasunen eta gure izaeraren alde positiboak ezagutu. Beste ezeri baino lehen, geure buruari zor diogu errespetua, eta geure burua errespetatzeko, maite behar dugu eta gure ahalmenaz jabetu. Ideia nagusiak: maitasuna, baikortasuna, autoestimua eta norberaren buruarenganako segurtasuna. Baliabideak: DIN A4 orriak eta koloretako margoak marrazteko. Garapena: ikasleek beren burua marraztuko dute orri batean. Horren ostean, banan-banan klasearen aurrean jarriko dira eta ikaskideek zerbait positiboa esango dute: itxurari buruz, janzkerari buruz, portaerari buruz, etab. Irakasleak komentario positibo guztiak jaso, ikaslearen marrazkiaren inguruan idatzi eta adjektiboak edo esaldi laburrak erabiliz laburbilduko ditu. Guztiak atera direnean, irakasleak irakurriko du zer idatzi duen marrazki bakoitzaren inguruan ikasleak kontziente izan daitezen dauzkaten dohainez, beren burua gero eta gehiago maite dezaten eta beren burua errespeta dezaten. Etxean: Familiako guztiek beren burua marraztuko dute DIN A4 orri batean eta gainontzekoei buruzko gauza politak eta positiboak esango dituzte. Heldu bat marrazkietan komentario guztiak idazteaz arduratuko da. Marrazkiak hozkailuan itsatsiko dituzte, sukaldera joaten diren bakoitzean, gogora ditzaten haien familiak haiei buruz pentsatzen dituen gauza positibo guztiak. Gehiago: astero ikasle bat klaseko protagonista izango da. Haren marrazkia arbelaren ondoan jarriko dute, guztiek ikusi ahal izateko. Gainera, ilarako lehenengoa izango da klasera sartzean eta ateratzean. Bestalde, bera edo bere familia agertzen den argazkiak, jostailuak edo liburu kuttunenak ekarri ahalko ditu, ikaskideak haiekin jolastu ahal izateko. Maiteko zaituzte eta zeure burua maiteko duzu.
2016/2017 IKASTAROA
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako