references
Gure erakundea 1949an sortu zen, eta 134 herrialdetan dago. Gure lanaren ardatza umearen garapena da, gizarteratu eta laguntzarik behar ez izan arte. Familia ahulak indartzeko egiten dugu lan, beren umeak egoki zain ditzaten. Gurasorik ez duten umeak babesten ditugu, eta familia-giro babeslea eskaintzen diegu, maitatuak eta errespetatuak haz daitezen. Gazteak laguntzen ditugu autonomia eta askatasun- prozesuan zehar. Munduan 573 SOS Haurren Herrixka daude, SOS Children’s Villages Internationalak kudeatuak (Aldeas Infantiles SOS Internacional). Erakunde hori SOS Haurren Herrixkak Elkarte Nazional guztien federazioa da, eta 58.866 umeri laguntzen die. 1.883 zentro eta SOS programa ditu. Horien artean, gazte-egoitzak, ikastetxeak, Haur Hezkuntza zentroak, familiak indartzeko programak eta 494.703 umeri, gazteri eta helduri laguntzen dieten beste proiektu batzuk daude. Bestalde, 945.753 tratamendu eskaintzen du 76 SOS ospitaleetan, eta 726.395 pertsonari laguntzen die munduko 24 SOS Larrialdietako Arreta- Programaren bidez.
ALDEAS INFANTILES SOS HAURREI LAGUNTZEN DIEN ERAKUNDEA DA. NAZIOARTEKO ERAKUNDEA DA, PRIBATUA, IRABAZI-ASMORIK GABEKOA, INTERKONFESIONALA ETA JOERA POLITIKORIK GABEKOA.
ESPAINIAN Aldeas Infantiles SOS 1967tik dago gure herrialdean. 1981ean Espainiako Aldeas Infantiles SOS sortu zen. Erakunde horrek nazio-mailan koordinatzen du lana, eta 1983an Ministro-kontseiluak onura publikoa izendatu zuen. Ohorezko Presidentetza BM Borboneko Felipe VI Erregeak dauka. Egun, zazpi autonomia-erkidegotan egiten du lan —Andaluzia, Aragoi, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Katalunia, Galizia eta Madrilen— honen bidez: