references
2 49
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
B
2 50
B
Ontzi arinen zuhaitza.
Helburua: guztion artean, birziklatzearen eta naturaren sinboloa eraiki gune komun batean. Ingurumenarekiko konpromisoa guztion helburua dela ulertu, guztiongan eragina duelako eta guztion ardura delako. Bolada batez helburu horri eutsi, ohitura eta sentimendua indartzearren. Ideia nagusiak: sentsibilizatzea, konpromisoa, guztion parte-hartzeaz etorkizun hobea lortuko dugun itxaropena eta nahia. Baliabideak: sukaldeko paperetako biribilkiak, erratz-makilak, esekitokiak edo beste baliabide batzuk zuhaitzaren enborra eta adarrak modu sendoan egiteko, soka, artaziak... Garapena: zuhaitz bat sortu, Zentroaren ingurumen-jarduera eta asmo onez betea. Enborra eta adarrak egiteko, material birziklatuak erabiliko ditugu, eta adarretan plastikozko botilak edo freskagarri-latak zintzilikatuko ditugu. Botila eta lata barruan konpromiso eta babes mezuak sartuko ditugu. Etxean: mezua elkarrekin idatz dezakete edo nahi duten mezuaren alde sinatu. Gehiago: birziklatzeari esker, mundu polit, osasuntsu eta bizia ikusi nahi? Bada, Ecoembes elkartearen “Minimundi” jokuan sar zaitezkete eta ikusi zer nolako eragina duten zure jarduerek zuen planeta txikiaren osasunean: ikusi lotura.
Hozkailurako imana: nire familiak birziklatzeko konpromisoa hartu du.
Helburua: onartu konpromisoa hartzea kontzientziaziotik pauso bat haratago joatea dela. Konpromisoa hartzea jarduteko asmoa da; arazoaren konponbidearen parte izateko asmoa, alegia. Behin birziklatzearen garrantzia ulertuta, umeek hitzemango dute etxean beti birziklatzeari ekingo diotela eta, gainera, besteei birziklatzen irakatsiko dietela. Ideia nagusiak: ingurumenarekiko konpromisoa, birziklatzea, ikastea, ezaguerak adieraztea, disziplina eta eguneroko ohitura. Baliabideak: imanetarako txantiloiak (xafla batean trokelatuak); inprimagailuak edo pertsonalizatzeko koloreak. Garapena: umeek beren imana margotu edo txantiloi bat osatuko dute beren familiaren abizenaz. Helburua da hozkailurako iman bat egitea. Imanean honelako esaldiak jarri ahal dituzte: “familia honetan birziklatzen dugu”; “Martinez familiak birzikltzen du”; edo “birziklatzeko konpromisoa hartzen dugu”. Horrela bai beren konpromisoa bai familia osoari ongi egiten irakasteko konpromisoa erakutsiko dute. Horrek esan nahi du jakin behar dutela zein zaborrontzitan utzi behar duten hondakin bakoitza. Horretaz gain, gerta litekeen hanka-sartzeak eta hobeto egiteko trikimailuak ere ezagutu behar dituzte. Hanka-sartze ohikoenetariko bat da ontziak ez diren gauzak edo oraindik beteta dauden ontziak botatzea, adibidez. Trikimalu on bat da kutxak tolestea zaborrontziaren espazioa hobeto aprobetxatzeko. Etxean: imana hozkailuan jarri, eta esanahiaz mintzatu. Pegatinak ere egin ditzakete, trikimailu onenak edo hanka-sartze ohikoenak gogorarazteko; esaterako, “Gogoratu!” bezalakoak.
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
Gehiago: ontzi bat nora bota ez badakizue, Ecoembes elkartearen ontzibilatzailean begiratu ahal duzue edo haren app-a telefonoan instalatu beti eskura izateko. 37