references
B
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
B
Birziklatze-tutoretzak.
2 48
B
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Nire konpromisoa
Azken pausura heldu gara. Ingurumenari errespetua diozu, eta ongi ulertzen duzu oso garrantzitsua dela birziklatzea elkarbizitza hobea izateko eta ingurumena eta planetaren oreka berreskuratzeko. Orain gauza bat besterik ez da falta, agian garrantzitsuena: parte hartzea. Informazio guztia duzu eta badakizu zer egin behar duzun, ezta? Bada, orain da konpromisoa zuen gain hartzeko eta martxan jartzeko momentua. Hemendik aurrera ez duzu aitzakiarik jarriko ez egin beharrekoa burutzeko ez zure inguruko hondakin baliotsuak birziklatze-zikloan sartzeko aukera galtzeko. Ingurumenaren alde jokatu; etxean azaldu eta lekurik eta sistemarik onenak bilatu hondakinek toki handirik ez hartzeko eta bilketa egiten laguntzeko; koloretako zaborrontzietara zaborra jaisteko ardura zuen artean banatu; eta zeuen burua zoriondu herritar “ekoarduratsu” onenak bihurtzea lortzeagatik. Zuen konpromisoari esker, birziklatzearen bidez 1,3 milioi tona lehengai aurreztea lortu dugu 2015ean. Gainera, 1,2 milioi CO2 ez dira atmosferara bota; hiri handi bateko 4 autotatik 1 desagertuko balitz bezalako kantitatea. Hori gutxi balitz bezala, 4,6 milioi MWh aurreztu dugu, herrialde osoko smartphon erdien energia. Azkenik, 24,8 milioi m3 ur gastatzea saihestu dugu; hau da, Madrileko hiritar guztiek dutxatzeko erabiliko luketen ur kantitate bera. Energia gutxiago, kutsadura gutxiago, ur gutxiago, zikinkeria gutxiago eta ontzi berri eta produktu polit eta ekologiko pilo bat... Mila esker posible egiteagatik! 36
Parkean, patioan edo hondartzan zaborra uztearen kontrako kanpaina txikia.
Helburua: naturaren ordena eta garbitasuna balioetsi. Gizakiaren erantzukizunaz jabetu zikintzeko orduan, baina aldi berean ohartu oreka leheneratzeko ahalmenaz. Ideia nagusiak: garbitasuna, hondakinak, eta gizakiaren eragina ingurumenean. Baliabideak: zabor-poltsa horiak, urdinak, berdeak eta grisak. Eskularruak eta makilak makurtu gabe sastatzeko, beharrezkoa bada. Garapena: garbiketa egiteko leku bat aukeratuko dugu: gune natural bat, hiriko parke bat, hondartza bat, erreka bat edo ikastetxeko auzoko kale bat. Helburua da edozein hondakin-mota jasotzea, oreka ahalik eta gehien berreskuratzeko. Aurkitutako ontziak zerezkoak diren sailkatuko ditugu eta koloretako poltsetan sartuko ditugu: plastikozko edo metalezko ontziak eta brikak, poltsa horietan; kartoizko ontziak eta papera, urdinetan; beirazkoak, berdeetan; eta zaborrera bota beharreko gainontzeko ontziak, grisetan. Oso kontuz ibiliko gara ontziak erabiltzean, aire zabalean daudenez, herdoilduta, apurtuta edo zorroztuta egon daitezkeelako. Seguritate-agindu horiek jaso ondoren, eskuetan eskularruak jantziko ditugu. Bukaeran, poltsak haien koloreko zaborrontzietan utziko ditugu. Etxean: jarduera IGEk ere antolatu ahal du. Txango bat egiten dugunean, ohartu ahal gara zenbat zikintzen dugun, hondakin guztiak poltsa berezi batean bilduta. Gero zaborrontzi egokietan utziko dugu gure zaborra. Gehiago: ingurumena zaintzen lan egiten duten GKE askok boluntariotza antolatzen dute gune natural andeatuak garbitzeko. Gurutze Gorrian, Paisaje limpio elkartean edo Bioaniztasuna Fundazioan galdetu ahal duzue.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako