references
Bullyingari buruzko hitzaldia prestatuko diegu gure gurasoei.
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
44
G
Nik BAI, zugatik erantzuten dut. Guztiok erantzuten dugu ZUGATIK. Ni ez naiz isilduko.
Helburua: bullinga edo eskola-jazarpena gertatzen denean, guztiok ardura dugula ulertu; erasotzen duen pertsona edo taldearen eta biktimaren kontua ez ezik, gainontzeko ikaskideen kontua ere bada. Ideia nagusiak: konpromisoa, erantzukizuna, giro txarraren kontrako laguntasunaren indarra, adiskidetasuna eta jarrera objektiboa eta kritikoa egoera latzetan. Baliabideak: arbel digitala, etxeko edo liburutegiko liburuak, komikiak, etab. Garapena: Greg eta Rowley, Zoe eta Liseta, Gerónimo eta Tea, Doraemon eta Nobita... zer dute komunean pertsonaia horiek, liburu, pelikula eta serietako fikziozko pertsonaiak izateaz gain? Bada, lagun bereizezinak direla eta beti elkar babesten dutela. Ikasleek gazteentzako liburu, komiki, serie eta pelikuletan laguntasun-erakusgarriak bilatuko dituzte; adibidez, nola ematen duten aurpegia elkarrengatik benetako lagunek. Mutilen batek jazarpenik jasanez gero, Erraldoik Nobitari egiten dion bezala, lagunek babestuko dute eta aurka egingo diote, beharrezkoa bada. Bullyng-egoeretan oso garrantzitsua da lagunak kontuan izatea, zer gertatzen den haiei kontatu ahal izatea eta jazarpenari elkarrekin aurre egitea. Azken finean, arazoak talde osoan du eragina. Etxean: gurasoekin batera, egunkarietan edo interneten bullingari (eskola-jazarpena) edo mobbingari (laneko jazarpena) buruzko berriak bilatu ahal dituzte. Gainera, pentsatu ahal dute zer gertatuko zen kasu bakoitzean erasotako pertsonak inguruan babesa emateko adiskiderik izan balu. Ziur aski, dena oso ezberdina izango zen. Gehiago: irakasleak kontaketa-lehiaketa bat antolatuko du, “Nik zugatik erantzuten dut. Ni ez naiz isilduko” izenekoa. Epaimahaia ikasleek, gurasoek eta irakasleek osatuko dute, eta irabazleak bere testua argitaratuko du ikastetxeko aldizkarian, web-orrialdean edo blog-ean.
2 45
G
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: eskola-jazarpenaren gaia argi eta garbi mahaigaineratu, ikasleek, irakasleek eta gurasoek horren inguruan eztabaidatzeko, proposamenak egiteko, protokoloak, arauak eta mugak ezartzeko eta, batez ere, hizketa sortzeko. Ideia nagusiak: hitz egin, zabaldu, eztabaidatu, ondorio larriak eragin ditzaketen egoera deserosoei aurre egin. Baliabideak: arbel digitala, ordenagailuak eta inprimagailuak. Garapena: ikasleek eskola-jazarpenari buruzko hitzaldia prestatuko dute beren gurasoentzat. Jordi Collell eta Carme Escudé irakasle eta psikologoen familientzako Gida hau hartu ahal dute abiapuntu: El maltrato entre alumnos/as. Gida horrek erakusten du nola antzeman bullyinga, zergatik ematen dituzten ume batzuek tratu txarrak, zer egin ahal den eta zer ezin den egin horrelako jazarpenegoeretan, nola atera egoera horietatik eta abar. Gurasoak etortzen direnean, ikasle batzuek Power Point aurkezpen bat eta ahozko adierazpen bat egingo dituzte gurasoei erakusteko. Horren ostean, galderak, ideiak eta esperientziak partekatzeko txanda izango da. Etxean: jazarpen-egoerak jorratzen dituzten pelikulen, liburuen edo komikien bidez jarraitu ahal dute gaiari buruz hizketan. Gurasoekin mintzatu ahal dira egoera horiei buruz, eta komentatu zergatik gertatzen diren kasu bakoitzean. Gehiago: ziberbullyingaren inguruko beste hitzaldi bat antolatu ahal dute. Ziberbullyinga sare sozialen —Facebook, Instagram, Twitter—, eskukoen txaten, Interneteko taldeen edo Whatsappen bidez egiten den jazarpena da.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
34