references
42
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
S T
Eskola-jazarpenaren aurkako zalantzen inguruko tutoretzak.
Eskola-jazarpenaren aurkako Konpromiso-zeremonia.
43
T
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: elkarbizitzaren kontuei buruz hausnartu. Kontu horiek suposizio praktikoetan oinarrituta daude eta norberaren inplikazioa edo erabakiak hartzea dakarte. “Zelako zalantza” izeneko programak “ Atxiki zure balioei” izenekoa osatzen du, eta aukera ematen du bai klasea dinamizatzeko bai jolasteko, betiere praktikotasuna kontuan hartuta. Proposamen errazak, umeak aukerak egin ditzaten eta beren heldutasun-maila froga dezaten. Ideia nagusiak: gogoeta, etika eta kasu praktikoak. Baliabideak: Interneterako konexioa duen ordenagailua. Garapena: www.aldeasinfantiles.es/educa/dilemas web-orrialdean sartu, eta Lehen Hezkuntzarako proposamenen bat aukeratu, nahi duzun arloan: pertsonalean, komunikatiboan edo sozialean. Nahiz eta hamabostaldiro proposamen berriak jarri, hemerotekan interesgarri suerta dakizuen zalantzen base zabal bat aurkituko duzue. Guztiek, modu batean edo bestean, norberarekiko eta besteekiko errespetuari egiten diote erreferentzia. Etxean: “Zelako zalantza” programa familiei ere eskaintzeko pentsatua dago. Familiako guztiek aukera baten edo besteren alde egin dezakete, kontuan hartuta ez dagoela ez ongirik ez gaizkirik eta aukera bakoitzak bakarrik erakusten duela heldutasun-maila etiko jakin bat. Helburuak: onartu guztiok berdinak garela eta, beraz, errespetua merezi dugula. Besteen azalean sartu. Deia nagusiak: empatia izan, beste jatorri eta ezaugarri batzuk dituzten pertsonen sentimenduetan sakondu. Baliabideak: ordenagailuak, inprimagailua, mozorroak, paketatzeko papera dekoratu bat margotzeko, pintzelak, akuarelak eta attrezzoa. Garapena: ikasleek esketx batzuk idatziko dituzte. Esketxetan nola egiten dioten errieta ume bati, nola gogaitzen duten ume bat (haren pisuagatik, betaurrekoak eramateagatik, beloa janzteagatik, baxua izateagatik, etab.) eta antzeko egoerak agertuko dira. Eszena bakoitzaren bukaeran irakaspen bat azalduko da; adibidez, “Samuelek ez du erabaki baxua izatea, eta horrelakoa izatea gustatzen zaio. Eskubide osoa du eta ez da atsegina txantxak egitea” Bukatutakoan, aktoreek beren ikaskideak errespetatzeko konpromisoa irakurriko dute. Familiartean: helduek eta umeek kontratu bat idatziko dute orain eta beti elkar errespetatzeko. Modu serioan sinatuko dute.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
33
Gehiago: familien aurrean lana antzeztuko dute. Bukaeran, banan-banan eskatuko diete guztiei haiek ere eskola-jazarpenaren aurkako konpromisoa hartzeko.