references
40
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
T
2 41
T
Diskriminatua ez izatearen eskubidea.
Guztiek egiten dutelako... Emadazu arrazoi on bat.
Helburua: gizakiak izanda, guztiok dugu gure ardura. Ezin gara taldearen atzean ezkutatu. Norberak badaki zer dagoen ongi eta gaizki. “Besteek egiten dutelako” tankerako aitzakiek ez dute balio. Ideia nagusiak: norberaren nortasuna garatu; ongia eta gazkia bereizi; erabaki bakar eta pertsonalak hartu, nahiz eta gehienen erabakiekin bat ez etorri. Baliabideak: arbel digitala, orriak eta boligrafoak. Garapena: “Padres por desigual” izeneko pelikulan, bederatzi urteko mutil batek eskola-jazarpena jasaten du. Aitak esan dio ez duela biolentzia erabili behar bere burua defendatzako, gehienek horixe bera egin arren. Aitaren arabera, mutilak berak erabaki dezake zein den defendatzeko modurik egokiena, eraso-jarrerak alde batera utzita. Aitak proposatu dio bere burua dantzaren bidez defendatzea. Kasu hori abiapuntu hartuta, ikasleek idazlana egin beharko dute. Idazlanean idatzi beharko dituzte defendatzeko proposamen pertsonalak eta originalak. Etxean: familiarekin batera, beren estrategiak erabilita bortizkeriaren kontra borrokatu ziren pertsonaiak edo pertsona anonimoak bilatuko dituzte; esaterako, gosegreben bidez, protestatzeko ibilaldien bidez, leku publikoetan itxialdien bidez... Gehiago: “Nik neure burua defendatzen dut indarkeria erabili gabe...” izeneko eguna antolatuko dute eskolan. Haur Zikloko ikasleek esku-lanak egin ditzakete eta horietan idatzi: “Nik neure burua defendatzen dut indarkeria erabili gabe... eta lore bat edo nik egindako marrazki bat oparitzen dizut”. Goiko Zikloko ikasleek beren ikaskideak hainbat jolas-jardueratara gonbidatu ahal dituzte, eta esan: “Nik neure burua defendatzen dut indarkeria erabili gabe... eta xakean jolastera gonbidatzen zaitut”
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: ikasleek, irakasleek eta gurasoek batu behar dute eskola-jazarpena errotik kentzeko. Guztiok badugu eskubidea diskriminatuak ez izateko eta tratu txarrik ez jasotzeko. Ideia nagusiak: filantropia, gizatasuna, Giza-Eskubideak eta Haurren Eskubideak, autoestimua, begirunea, konfiantza eta mugak. Baliabideak: ordenagailua, arbel digitala, kartulinak, kola, artaziak eta errotulagailuak. Garapena: Malala Yousafzairi buruzko informazioa bilatu Malala Yousafzai 19 urteko pakistandarrak Bakearen Nobel Saria jaso zuen 2014an, eskolara joateko eskubidearan alde borrokatzeagatik (erregimen talibanak ez zion eskolara joaten uzten emakumea izateagatik). Haren armak hitzak izan ziren, bai haren blogean bai mundu osoko egunkarietan. Malalak erabaki zuen inork ez zuela baztertuko eta inork ez ziola debekatuko eskolara joatea. Argazkiak eta haren herrialdearen mapak inprimatu, eta haren istoriari buruzko mural bat egingo dugu. Etxean: ikasleek beren aiton-amonei galdetuko diete ea zer gogoratzen duten beren haurtzaroko diskriminazioari edo tratu txarrei buruz, zein emakumeekin zein haurrekin eta politika-arloan ere bai.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
32
Gehiago: Malalari gutun bat idatzi ahal diote (ikusi lotura). Gutunean kontatu ahal diote nolakoa den haien inguruko umeen bizitza eta ea egungo gizartean Malalarenak bezalako diskriminazio-kasurik ikusten duten. Ziur interesatuko zaiola.