references
Bat eginda gaude!
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
38
H
Guk sufritzea eta besteei sufriaraztea saihestu ahal dugu?
2 39
T
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: pentsatu hitzezko sufrimenduari eta sufrimendu fisikoari eta emozionalari buruz; erreparatu mugei —norbaiti sufriarazten diogunean— edo biktima izateari; pentsatu zer egin ahal dugun muga horiek inoiz ez gainditzeko. Ideia nagusiak: mugak jartzea; pentsatzea noiz uzten dioten jokuek eta bromek jokuak eta bromak izateari. Ikasitako portaerak. Oldarkortasuna, bortizkeria, ankerkeria eta tratu txarrak. Baliabideak: arbel digitala eta euskara-ingelesa hiztegia. Garapena: ikasleek pentsatuko dute zer den haientzat sufrimendua. Horretarako, adibideak jarriko dituzte: sufrimendu fisikoa (ostikoak, bultzadak, listua eta abar jaso); hitzezko sufrimendua (irainak jaso; esaterako, potoloa, itsusia edo baldarra deitzen dietenean); edo sufrimendu emozionala (alde batera utzita sentitu, taldean parte hartzeko inoiz aukeratua ez izan, inork autobusean ondoan eseri ez nahi eta abar) Ikastetxeetan gertatzen diren jarrera horiek guztiek eskola-jazarpena edo bullyinga dute izena—azken hori, zoritxarrez, nahiko moda dagoen hitza—. Jazarpen mota hori erakusteko eta nola ekidin ikusteko, irakasleak jarrera horiek saihesteko borrokan dabiltzan hainbat plataformatako eta herrialdetako bideoak jarriko ditu klasean. Zenbait azalpen ingelesez daude. Ulertu ezean, hiztegian begiratu ahal dute itzulpena: hemen eta hemen. Etxean: gurasoei galdetuko diete ea haiek inoiz jazarpenik jasan duten ikastetxean edo lanean. Horrela bada, galdetu ahal diete nola sentitu ziren eta nola jokatu zuten. Lan-arloan, jazapenari mobbing izena ematen zaio. Gehiago: eskola-jazarpenaren inguruko bideoak eta irudiak ikusi eta gero, elkarrekin horren gainean hausnartuko dute. Bestalde, gaiari buruzko idazlana egingo dute. Idazlanean idatziko dute zein sentimendu sortu zaizkien, nola defendatuko luketen beren burua horrelako egoera batean eta norengandik esperoko luketen laguntza jasotzea.
Helburua: talde-loturak indartu; ohartu zenbat gauza bizi izan dugun elkarrekin; kontuan hartu elkarrekin bizi izandako momentuak. Horrela, talde baten kideak izatearen sentimenduak eta gure ikaskideekiko enpatia eta maitasuna indartuko ditugu, lagun minak izanda ala ez. Ideia nagusiak: zerbaiten partaide izatea, talde-nortasuna, batzen gaituzten gauzak. Baliabideak: sokak, koltxonetak, pilotak, uztaiak eta beste kiroletako materiala. Garapena: ikastetxean olinpiada txikiak antolatuko dituzte. Heziketa Fisiko irakasleak diseinatuko ditu probak, eta klase osoa talde-nazio bat bezala arituko da, estrategia bat pentsatuta. Elkar animatu, eta taldeak osatu beharko dituzte hainbat probatan parte hartzeko. Taldeak egingo dituzte kontuan hartuta zein trebetasun den beharrezkoa proba bakoitzerako (batzuek erresistentzia handiagoa izango dute, eta beste batzuek malgutasun handiagoa, esaterako) eta ez ea lagunak diren. Garrantsitzuena da guztiak kideak izatea, elkar berdin tratatzea eta dena ematea. Etxean: familia ere bat eginda dago, eta elkar zaintzen dute. Irteera bat antolatuko dute bizikletaz, patinetez edo patinez edo korrika egiteko. Nahiz eta batzuk beste batzuk baino sasoi hobean egon, inork ez dio inori barre egingo eta elkarri itxaron eta lagunduko diote.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
Gehiago: beste ikastetxe batzuek antolatzen dituzten olinpiadak ikusi, olinpiaden balioak aintzat hartuta: berdintasuna eta justizia; gogo-indarra; pertseberantzia; nor bere burua gainditzeko gogoa; bakea eta laguntasuna; aurkariarekiko begirunea. 31