references
Gogaitzearren edo nahi gabe?
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
36
IN H
2 37
H
Egunero norbaiti lagundu.
Helburua: lotura emozionalak sortu ikaskideen artean, irakasleekin, auzokideekin edo egunero ikusten ditugun pertsonekin. Gure ingurukoekin harreman ona izaten badugu eta, gainera, haiei laguntzeko prest bagaude, bortizkeriaren aurka borrokatuko gara eta giro txarra uxatu. Ideia nagusiak: enpatikoa izan, besteekiko loturak sortu eta ez gaudela bakarrik konturatu, beti egongo baitira gure lagunak izateko eta laguntzeko prest dauden pertsonak. Baliabideak: kartulinak; hainbat egoeraren argazkiak: jendea hizketan edo telefonoari begira, umeak kontsolekin edo tabletekin jolasean, etab; kola, artaziak eta errotulagailuak. Garapena: ikasleek kanpaina bat jarriko dute martxan eskolan. Kanpainaren bidez, ikaskideei eta irakasleei ohartaraziko diete gure ingurukoekin ongi moldatzen saiatu ezean ez dugula ez enpatia-loturarik ez lotura sozialik sortuko. Pantaila digitaletara begira egoteagatik ingurokoari erreparatzen ez dioten pertsonen irudiak bilatuko dituzte ikasleek. Jarraian, moztu eta kartulinetan itsatsiko dituzte. Horren ostean, honelako esaldiak idatziko dituzte: “Telefonoz hitz egiteari uzten ez badiozu, ez duzu zure umearen negarra entzungo”; “Whatsappak bidaltzeari utzi ezean, ez duzu zure auzokidea agurtzen ikusiko” edo “Pantailara begiratzeari utzi ezin badiozu, ez duzu ikusiko zure gurasoek laguntza behar dutela”. Harreman sozialak ezinbestekoak dira bizitza bete-betea izateko. Isolatzeak eraman ahal zaitu errealitate paralelo batera, non jarrera-arauak eta besteen sufrimendua eta indarkeria ulertzeko modua lausotuko diren. Etxea: etxera ailegatzen zaretenean, familiarekin ongi moldatzen saiatzeko konpromisoa hartu. Egun osoan ez zarete elkarrekin egon, eta hitz egiteko momentua da. Lanean, ikastetxean edo etxean zer gertatu den ere partekatu ahal duzue. Hitz egitea funtsezkoa da. Gehiago: auzoan “harremanak indartzeko” kanpaina egin. Adibidez, zahar-egoitza batekin jarri ahal zarete harremanetan, askotan adinduak ere isolatuak daudelako; bestalde, marrazkiren bat egin ahal diezue edo bisita bat, ziur ikaragarrizko ilusioa egiten diela.
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: besteei egin edo esaten diegun guztiak ondorioak ditu, eta horretaz jabetu behar dugu. Jo, iraindu edo gaizki esaka ibiliz gero, zergatik egiten dugun pentsatu behar dugu eta zuzendu. “Nahi gabe egin dut” esaldiak ez du beti balio. Ideia nagusiak: nahita eta nahi gabe ezberdintzea, fede gaiztoa eta asmo txarrak. Baliabideak: arbel digitala edo ipuina. Garapena: irakasleak “Errauskiñe” pelikula jarriko du edo ipuina irakurriko dute. Ziur guztiek pelikula ikusi dutela; baina orain Errauskiñerekiko amaordearen eta ahizpaordeen portaerari erreparatuko diote, baita harekin erabiltzen duten bortizkeriari ere. Haren arropa kendu eta soineko urratuak ematen dizkiote; haren logelatik aterarazi eta sukaldean bizitzera bidali zuten; egun osoan garbitzera behartzen dute; barre egiten diote... Baina zer gertatzen da printzea agertu eta Errauskiñerekin ezkondu nahi duenean? Bada, amaordeak eta ahizpaordeek esaten dutela dena nahi gabe egin zutela, zigorra saihesteko. Benetan sinesten duzu nahi gabe egin zutela? Horrelako pertsonarik al dago? Etxean: gurasoei galdetu ahal diete ea Errauskiñeren amaordea eta ahizpaordeak bezalako pertsonak ezagutzen dituzten; alegia, asmo txarrak dituzten pertsonak baina besteen aurrean ez zutela esateko edo egiteko asmorik esaten dutenak.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
30
Gehiago: Errauskiñeren pelikula ikusi edo ipuina irakurri eta gero, beste egun batean ikasleek, nahi badute, haiei gertatutako antzeko esperientziak konta ditzakete; hau da, ea inoiz egin dioten min —era fisikoan, emozionalean edo hitzen bidez— eta ea nahi gabe izan zela entzun behar izan zuten.