references
Nik zainduko zaitut.
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
2 34
H
Barkatu. Ez dut berriro egingo.
Helburua: jabetu nahita edo nahi gabe egin eta esaten ditugun gauzez, kontuan hartuta gauza horiek ikaskideak mindu ahal dituztela. Horren inguruan hausnartu, barkamena eskatu eta zin egin ez dela berriro gertatuko. Ideia nagusiak: hausnarketa, ondorioak, damutzea, elkar ulertzea, konpromisoa. Baliabideak: kartulinak eta errotulagailuak. Garapena: ikasleek astero izaten duten tutoretza-orduan, irakasleak proposatuko du umeek deskribatzea beste ikaskide bat jo duten momentuak edo, hitzez edo modu fisikoan, ikaskideren bat mindu duten egoerak. Biktimak azaldu ahal du nola sentitu zen. Besteak aginduko du ez diola inoiz berriro minik egingo eta barkamena eskatuko dio. Irakaslea kartulina batean idatziko du zer gertatu zen, eta “erasotzaileak” sinatu eta agindu egingo du ez duela berriro jo, iraindu edo kritikatu. Banan-banan, inoiz beste ikaskide bati barre egin edo jo egin duten umeek gauza bera egingo dute. Garrantzitsua da azpimarratzea helburua ez dela inor nabarmentzea. Ariketak balio du, batez ere, ekintza negatiboez ohartzeko, barkamena eskatzeko, eta egindakoaz hausnartzeko, berriro egin ez dezaten. Etxean: anai-arrebarik badugu, haiekin komentatu nola sentitu garen borrokan ibili edo elkar jo dugunean. Era berean, pentsatu nola konpondu ahal dugun, hurrengoan bortizkeria ez erabiltzeko. Anai-arrebarik ez badugu, lehengusu-lehengusin batekin edo lagun batekin izandako gatazka batean pentsatu. “Greg gizajo baten egunkaria” izeneko liburuetan anai-arreben arteko gatazkak agertzen dira behin eta berriz. Gehiago: hurrengo tutoretzetan irakasleak galdetuko du ea ikasleren batek jo edo iraindu duen berriro. Haien konpromisoa gogoraraziko die, eta pentsatuko dute nola erantzun zezaketen beste modu batean.
35
H
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: haiek baino txikiagoa den ikasle bat zaintzeko eta defendatzeko ardura hartu. Dudarik gabe, haien artean sortzen den loturak txikiari begira egonaraziko du, eta ez dio inori utziko txikiari min egiten. Ideia nagusiak: ardura, adinagatik bakarrik pertsona batzuk gu baino babesgabeagoak direla jabetzea, babesa, laguntasuna. Baliabideak: koltxonetak lurrean etzateko eta luma edo zapi bat. Garapena: Haur Hezkuntzako eta Hasierako zikloko klase bana aukeratuko dute haien “aita-ama pontekoak” izateko. Klase bakoitzeko ikaslez osatutako bikoteak egingo ditugu. Ez dago adin-alde handirik haien artean, baina nagusiak dagoeneko Lehen Hezkuntzan daude, indartsuagoak dira eta baliabide gehiago dute. Beraz, beren “seme-alaba pontekoak” jantoki-orduan, jolaslekuorduan edo baterako jardueretan zaindu beharko dituzte. Lotura indartzeko, Heziketa Fisikoan yoga-saio bat egingo dute bikoteka —aita-ama pontekoak/ seme-alaba pontekoak—. Ariketa erlaxagarrien eta dibertigarrien bidez, lotura sendotuko dute. Etxean: gurasoei edo aiton-amonei eskatuko diete azaltzeko nola zaindu eta errespetatzen duten elkar. Horrez gain galdetuko diete ea etxean, kalean edo lanean inoiz defendatu behar izan duten elkar bortizkeria motaren baten aurrean. Gehiago: ikasle txikienen autoestimua eta segurtasuna hobetzeko —edozein bortizkeria motaren erakusgarritik babesteko giltzarria—, Lehen Hezkuntzako umeek idazlana egingo dute. Testuan kontatuko dute zein gaitasun eta bertute duten haien “seme-alaba pontekoek” eta zer irakatsi dien haien arteko adiskidetasunak. Lehen Hezkuntzako ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleen aurrean irakurriko dituzte idazlanak. 29
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako