references
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
Akatsen jokua: ongi birziklatzen dut gainontzekoekin bizi naizelako.
zesua moteltzen da eta, azkenean, zabortegira eramango dute guztia. Zer dagoen ongi eta zer gaizki ikasteak lagunduko digu guztion artean askoz hobeto birziklatzen; gainera, horrela, material gehiago aprobetxatuko ditugu eta, gainera, hobeto. Ezeri ekin baino lehen, beti galdera hau egingo dugu: bazara ontzi bat?. Galdera hori ontzi bat sailkatzen dugun bakoitzean egingo dugu. Erantzuna ezetz bada, ontzia desegokia da eta detektatu dugu. Erantzuna baietz bada, ea ontziak atalik duen eta zerezkoak diren begiratu behar dugu zaborrontzi egokian uzteko: kartoizko eta paperezko atalak, zaborrontzi urdinean; plastikozkoak edo metalezkoak eta brikak, horian; eta beirazko atalak, berdean. Orain jolas bat egingo dugu ikusteko zein azkarrak diren ikaskideak: etxean edo katalogoetan bilatuko ditugu ontzi “zailak” edo jende askok ontziekin nahastuko lituzkeen produktuak —eta zaborrontzi horian botako lituzkeenak, adibidez, metalez edo plastikoz eginda daudelako—. Ikastetxera lagin gisa eraman ahal ditugu edo, bestela, katalogoetako irudiak moztu edo fitxa batzuetan marraztu. Ikaskideak ilaran jarriko dira, eta ordenan erakutsiko dizkiegu laginak edo irudiak. Batek asmatzen badu, beste ontzi edo irudi bat erakutsiko diogu. Asmatu ezean, atzeko ikaskideak saiatuko dira, norbaitek asmatu arte. Jakina, norbaitek asmatzen duenean, okertu denaren aurrean jarriko da. Jokua irabaziko dute ilarako lehenengo bostek, klaseko birziklatzaile onenek. Etxean: umeek asko irakatsi ahal diete gurasoei birziklatzeari buruz. “Benetan zara ontzi bat?” galdera bikaina etxera eramango dute, hobeto birziklatzeko trikimailu gisa. Horrela, ziurtatuko dute elkarbizitza hobetzen laguntzen ari direla. Gehiago: honako test hau egin jakiteko zein ote den zure nortasun ekologikoa: ikusi lotura.
2 33
B
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: ulertu birziklatzea ados jartzeko modu bat dela, guztiontzat onuragarriak diren helburuak lortzeko. Gainera, ongi eginez gero, era eraginkorrean aprobetxatuko ditugu baliabideak eta gure planeta zaintzeko aukera izango dugu. Ideia nagusiak: koordinazioa, elkarlana, sistema konplexuak, birziklatzea, ontziak, zaborrontzi egokiak eta desegokiak. Baliabideak: ontzien laginak, ontzien irudiak dituzten katalogoak edo kartulinazko fitxak eta margoak. Leku nahikoa ilaran edo biribilean jartzeko. Garapena: asko birziklatzea ez da nahikoa; gainera, ongi egin behar da. Okertu eta zaborrontzian ontzi desegokia uzten dugunean, zaborrontzi horretan ontziak utzi dituztenen esfortzua zapuztu egiten dugu. Koipez zikindutako kartoi bat zaborrontzi urdinean erori eta hango kartoi eta papera zikinduz gero, birziklatzea zailagoa izango da. Zaborrontzi horian ontziak ez diren gauzak botatzen baditugu, sailkatze-pro26
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako