references
2 31
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
B
2 32
B
Elkarlanaren zikloa.
Helburua: birziklatzearen prozesua irudikatu, guztiok, kontsumitzaile gisa sikiera, osatzen dugun zirkuitu handia balitz bezala. Gainontzeko parte inplikatuak ulertu: diseinua eta ekoizpena, handizkarienganako eta dendetarako banaketa, etxeko kontsumoa, birziklapena, ontzien sailkatze-planta eta ontzi horiek kudeatu eta material berriak bihurtzen dituzten enpresak. Ideia nagusiak: sistemak, zikloak, hondakinak kudeaketa, dendariak, kontsumoa, zabor-bilketa kamioietan, ontzien sailkatze-planta, paper-fabrikak, altzairu fabrikak eta birziklatzen duten enpresak. Baliabideak: kamisetak edo koloretako petoak, leku zabala eta musika. Garapena: joku honetan hainbat talde biribilean jarri behar dira, eta hainbat koloretako kamisetak jantzi: talde bat kontsumitzaileak izango dira; beste talde bat, ontziratzaileak; hirugarren talde bat, erakundeak; eta laugarren taldea, birziklatzaileak (peto bereizgarriak ere erabil ditzakete) Musikari jarraituz, biribilek bueltak emango dituzte elkarren ondoan. Gero, binaka elkartu, nahastu eta, azkenean, lau koloreetako biribil handi bat osatu beharko dute. Biribila osatzean, kolore berberak elkarren ondoan ez egoten saiatuko dira. Etxean: birziklatze-prozesuan parte hartzen duten kolaboratzaileen arrastoak bilatu ahal ditugu gure inguruan: ontzien puntu berdeak, koloretako zaborrontziak, etxetik gertuen dagoen puntu garbia edo produktu birziklatuak. Gehiago: “Maiatzeko zuhaitzaren” bertsio bat ere egin ahal da. Zuhaitzeko goiko partean lau koloretako zintzak zintzilikatu ondoren, zintak mastan txirikordatzeko mugimenduak egingo dituzte umeek. Bizitzaren zikloan eta ontzien birziklapenean parte hartzen duten elementuen gaineko informazio gehiago ezagutu nahi baduzue, hona hemen infografia erabilgarria: ikusi lotura.
Baratzea edo lorategi usaintsua, lorontzi-ontziak erabilita.
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburu: ohartu nola berrerabiltzen diren ontziak eta nola bihurtzen diren objektu erabilgarriak. Bestalde, osagarri organiko bat gehituko dugu: landareak ereitea eta biltzea. Landareak hazten ikusteak bizitza, jaiotza eta hazkuntzaren zikloa hobeto ulertzen lagunduko digu, baita naturarekiko harremanari eusteko garrantzia ere. Ideia nagusiak: berrerabili, zaindu, sortu eta landareak ezagutu. Baliabideak: hainbat tamainatako plastikozko ontziak (txanbil handiak eta botilatxoak), ura iragazteko zuloak egiteko puntzoiak, haziak eta ureztagailuak. Garapena: guztiontzat berrerabili. Etxean: terrazan edo balkoian jartzeko lorontziak egin ahal ditugu. Botilatxoak erabili ahal ditugu, sukaldean jartzeko, landare usaintsuak jartzeko edo, leku nahikorik ez badugu, zintzilikatzeko. Gehiago: lotura honetan ernamuintzen errazak diren landareak aurkituko dituzue, baita etxean plastikozko botillekin egiteko tantakako ureztapen-sistema ere: ikusi lotura.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
25