references
30
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
2 B
B
Ebaluazio-tutoretza: elkarbizitza-batzordea.
Helburua: gainontzeko irakasleekin partekatu zer nolako elkarbizitza eta harremana dugun ikasleekin klase-orduetan. Ideia nagusiak: partekatu, normalizatu, protokoloak ezarri, gure sentimenduak adierazi. Baliabideak: aulkiak biribil batean jarrita; agertzen diren ideiak apuntatzeko ordenagailu bat, agian gero protokolo bat egiteko. Garapena: eskoletan badira hainbat jarrera-protokolo. Protokoloek esaten digute nola jokatu zenbait egoeratan, baina normalean arazoa agertzen denean bakarrik; beraz, ez digute esaten arazoa nola saihestu. Klaustro-ordu batzuetan, irakasleak biribilean eseri, eta beren zalantzak eta ideiak partekatuko dituzte; hau da, komentatuko dute nola jokatu ikasleekin hainbat egoeratan (adibidez, zer egin ume batek negar eginez gero, gaizki portatuz gero, irainduz gero, erantzun ezean...) Esaera zaharrak dio “Zenbat maisuburu, hainbat ikasliburu”, baina ziur jokaerak bateratu ahal direla eta adostutako protokoloa martxan jarri, guztion jarraibidea litzatekeena. Gori dauden gaiak ere sartu ahal dira —adingabeen abusua, kasu—, ikastetxeen izenean eragin handia dute eta. Gehiago: protokoloa bukatuta dagoenean, Eskola-Batzordean aurkeztu ahal dute. Eskola-Batzordea osatzen duten gainontzekoek (zuzendaritza, gurasoak, garbitzaileak...) protokoloaren inguruko iritzia emango dute, eta berrestea lortzen saituko dira.
Birziklatze-tutoretzak
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Elkarbizitza
Planetaren orekari eutsiko badiogu, guztiok hartu behar dugu parte. Izaki azkarrak gara, eta pentsa dezakegu nola utzi kutsatzeari eta hondakinak pilatzeari, batez ere. Aldaketa nahi badugu, pentsatu behar dugu zaborra balio handiko baliabidea dela eta posible dela zaborra material berria bihurtzea —ekologikoagoa, eta lehen bezain polita eta erabilgarria—. Horretarako bada zuk bezala jokatzen duen sistema bat; alegia, ingurumena errespetatzen duen sistema bat: ontzien zikloa. Zikloa fabrikatzaileak jartzen du martxan: hark irudikatzen du ontzirik onena arina izateko eta material birziklagarriak erabilita. Fabrikatzaileek legeak beteko dituzte, Udalekin batera birziklatzen laguntzeko. Udalek zaborrontziak lekurik onenetan jarriko dituzte, eta kamioiak kontratatuko dituzte ontziak biltzeko. Horren ostean, enpresa ugari ontzi zahar horien zain egongo dira, produktu berriak ekoizteko —forru polarretatik bizikleta berri-berrietara—. Eta ziklo horretan zu bakarrik falta zara, zu bezalako kontsumitzaileek ontziak erabili ezean ezerk ez duelako funtzionatuko. Egiten baduzu, planetari laguntzeaz gain, elkarlanean arituko zara, alde batetik, zabortegi gutxiago egotea nahi duten guztiekin, eta, bestetik, zure herrikideekin; hau da, “makina berdeak” aurrera jarraitzea lortzen dutenekin. Ez al da zoragarria horrela elkarrekin bizitzea?
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
24