references
Adina aintzat hartu gabe, elkarrekin bizi.
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
28
G
2 29
G
Ezberdina izateko eta tratu txarrik ez jasotzeko eskubidea defendatzen dut.
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: pertsonen arteko ezberdintasunei buruz hausnartu (arraza, herritartasuna, generoa, itxura, pentsamoldea, etab.); ondorioztatu guztiok berdinak garela eta norberaren ezberdintasunak errespetatu behar ditugula, haren nortasun-ezaugarriak baitira; gainera, onartu ezberdintasunek ezin dutela tratu txarrik eragin. Ideia nagusiak: adierazpen-askatasuna, pentsaeraaskatasuna, ikuspegia zabaldu, aniztasuna, originaltasuna, kolore-paleta. Baliabideak: antzerki-gidoi bat idazteko ordenagailu bat, jantziak, dekoratuak eta attrezzoa.
Helburua: adin guztietako pertsonak errespetatu eta elkarrekin bizitzera ohitu. Aiton-amonek eta adinekoek gauza asko irakatsi ahal dizkigute. Ideia nagusiak: esperientziak trukatu, entzuten ikasi, hainbat belaunalditako pertsonekin bizi, gizartearen aldaketez hausnartu. Baliabideak: bideo-kamera, bideoak editatzeko programa erabilterraza (gure irakasleak arazorik gabe erabiltzen irakatsi ahal izateko) Garapena: gure ikastetxeko auzoan ikertuko dugu ea hirugarren adinaren elkarte bat edo zahar-egoitza bat dagoen. Haiekin jarriko gara harremanetan, eta galdetuko diegu ea egunen batean klasera etor daitezkeen ala gu joan ahal garen bisitan. Galderak prestatuko ditugu jakiteko nolakoa zen elkarbizitza eskolan eta etxean umeak zirenean. Erantzunei buruzko bideo bat grabatzeko baimena eskatuko diegu. Etxean: gure aiton-amonak edo auzokideren bat edo ezagun zaharren bat meriendatzera gonbidatuko ditugu kafetegi batean. Han galdetuko diegu nola bizi ziren beren gurasoekin eta ea uste duten gaur egun haien garaian baino errespetu gehiago ala gutxiago dagoen.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
Garapena: ikasle guztien artean antzezlan baterako ideiak bilduko dituzte. Antzezlanean honako egoera hau islatu behar dute: protagonistaren adiskideek tratu txarrak (fisikoak edo psikologikoak) eman dizkiote, beste arraza batekoa izateagatik, itxuragatik, jantzi ezberdinak eramateagatik, etab. Irakaspena izan behar da guztiok ezberdinak garela, nahiz eta munduan milaka pertsona bizi. Horregatik, eta bakean bizitzearren, aniztasunari errespetua zor diogu. Bestalde, edozein motatako tratu txarrak ere gaitzetsi behar ditugu. Tratu txarrak ematen dituztenak konplexuz betetako pertsonak dira eta ez dute ulertzen aniztasuna gizakien aberastasuna dela. Etxean: istorian zehar tratu txarrak jaso dituzten pertsonak (Nelson Mandela, Mahatma Ghandi) edo giza-taldeak bilatuko ditugu. Beren eskubideen alde nola eta zergatik borrokatzen ziren eta diren aztertuko dugu. Gehiago: antzezlana bukatu ondoren, eszenatokian bertan pentsatuko dugu ea gutako inor inoiz sentitu den kaltetua. Geure buruari buruz hitz egin ahal dugu edo ezagutu, irakurri edo entzun ditugun kasuei buruz.
23
Gehiago: bideo-erreportaia osatzeko, irakasle eta ikasle batzuk grabatu ahal ditugu haien elkarbizitzari eta errespetuari buruzko oroitzapenak kontatzen. Horrela, hainbat ikuspegi eta garai jasoko ditugu gure lanean.