references
26
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
T
2 27
G
Elkarbizitzaren postontzia.
Aurkaria zoriondu.
Helburua: aurkariarekiko eta kidearekiko kiroltasuna eta errespetua kirolaren baliorik garrantzitsuenetarikoak dira. Aintzat har ditzagun partida guztietan, une guztietan. Ideia nagusiak: kiroltasuna, adiskidetasuna, taldejokoa, eskuzabaltasuna; gainontzeko jokalarien ahaleginak balioetsi. Baliabideak: errugbi-pilota bat, eta jokalarientzako petoak. Garapena: Heziketa Fisiko klasean, irakasleak “touch errugbi” partida bat antolatuko du. “Touch errugbia” betiko errugbia bezalakoa da, baina jokalariek ez dute elkar ukitu behar. Aurkaria plakatu beharrean, pilota daramana harrapatu beharra dago. Ukitu bezain pronto, pilota duenak lurrean utzi behar du. Errugbi tradizionalean bezala, “touch errugbian” ere kiroltasuna ezinbestekoa da. Bi taldeetako kideek elkar agurtu ohi dute partida hasieran, eta, bukaeran, talde galtzaileak pasilloa egin eta txalo bero bat ematen dio talde irabazleari. Era berean, bi taldeek epailearen erabakiak onartu behar dituzte eta partidaren hasieran eta bukaeran agurtu. Etxean: mahai-joko edo karta-jokoren bat aukeratu (Uno, Carcassone, Virus, Monopoly eta abar), eta horretan arituko gara pixka batean. Hori bai, debekatuta dago tranpak egitea, besteen kartak ikustea edo, galduz gero, haserretzea. Partida bukatzean, guztiok atsegin handiz zorionduko dugu irabazlea. Gehiago: klasean Fernando Romayren dekalogoa irakurriko dugu. Egia esan, dekalogoa gurasoei zuzenduta dago eta saskibaloiaren munduan oinarrituta, baina edozein kiroletan eta adinetan da aplikagarria. Hamar puntu interesgarriak eta zentzuzkoak.
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: idatziz adierazi ahoz esatera ausartzen ez garena. Aukerak bilatu sentitzen duguna lasai adierazteko. Ideia nagusiak: adierazpen-askatasuna, begirunea eta idatzizko komunikazioa. Baliabideak: kartoizko kutxa handi bat, artaziak, kuterrak eta errotulagailuak. Garapena: kartoizko kutxa handi bat gutunak sartzeko postontzi bihurtu. Postontzian ikasleek gutun bat sartu beharko dute. Gutunean azalduko dute klasean gertatu eta gustuko ez dituzten gauzak edo haiek zuzenean hunkitzen dituzten gaiak. Irakasleak astero jasoko ditu gutunak (sinatu gabe), eta klasearen aurrean esanguratsuenak irakurriko ditu. Guztien artean agertutako gatazkei konponbidea ematen saiatuko dira, kalteturik edo errudunik aipatu gabe eta modu konstruktiboan. Etxean: familiako guztiek paper batean idatziko dute etxeko funtzionamendutik gustatzen ez zaien gauza bat eta gustatzen zaien gauza bat. Guztiek bukatzen dutenean, paperak hozkailuan itsatsiko dituzte. Elkarrekin irakurriko dituzte eta irtenbidea ematen saiatu. Gehiago: postontziaren eboluzioa denboran zehar baloratu, ikusteko ea azaldutako egoerak konpondu diren. 22
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako