references
24
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
T
Elkarbizitzaren zalantzei buruzko tutoretzak.
Words: laguntzen duten hitzak, mintzen duten hitzak.
Helburua: ohartu zer nolako garrantzia duten hitzek, are gehiago gure familiarengandik, irakasleengandik edo lagunengandik jasotzen ditugunean; baita guk erabiltzen ditugunean ere. Hitzen bidez, lagundu, gustatu eta konfiantza eman ahal dugu, baina, era berean, atsekabetu, inbidia eman edo min egin dezakegu. Ideia nagusiak: hizkuntzaren botereaz jabetu, euskaraz eta ingelesez hiztegi berria ikasi, gure hitzez hausnartu burutik atera baino lehen. Baliabideak: hiruzpalau Euskarbel joku. Erosi beharrean, ideia ona litzateke ikasleek berek etxetik ekartzea edo lagunen bati eskatzea. Garapena: irakasleak laupabost taldetan banatuko gaitu, eta talde bakoitzak Euskarbel bat izango du jolasteko. Jokuaren xedea da ditugun hizkiak erabiltzea hitzak osatzeko. Gure kasuan, osatzeaz gain, hitzek esanahi berezia izan beharko dute: alde batetik, hizkiak elkartuko ditugu maite ditugunekin partekatu ohi ditugun hitz politak osatzeko; bestetik, gure ikaskideak, irakasleak edo familia atsekabe ditzaketen hitz negatibo eta kritikoak ere osatuko ditugu. Hitz horiek sortzeko, normalean baino hizki gehiago izango ditugu. Horrelako hitz giltzarri batzuk osatu ondoren, pentsatuko dugu ea ohartzen garen hitzen esanahiaz erabiltzen ditugunean. Etxean: asteburuan etxean elkartuko gara guztiok, eta bi zerrenda egingo ditugu: batean, gustatu eta animatzen gaituzten hitz positiboak eta politak apuntatuko ditugu; bestean, ezinegona eta batzuetan haserrea ere eragiten diguten hitzak jasoko ditugu. Familiakoren batek nahi gabe bigarren zerrendako hitzen bat esaten badu, aparteko etxeko lanak egin beharko ditu. Gehiago: Euskarbelarekin egindako ariketa errepikatuko dugu, baina ingelesez. Irakasleak osatu nahi ditugun hitzak itzultzen lagundu eta gero, hizkiekin jolasten hasiko gara gure helburua lortzeko.
25
T
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: elkarbizitzaren kontuei buruz hausnartu. Kontu horiek suposizio praktikoetan oinarrituta daude eta norberaren inplikazioa edo erabakiak hartzea dakarte. “Zelako zalantza” izeneko programak “ Atxiki zure balioei” izenekoa osatzen du, eta aukera ematen du bai klasea dinamizatzeko bai jolasteko, betiere praktikotasuna kontuan hartuta. Proposamen errazak, umeak aukerak egin ditzaten eta beren heldutasunmaila froga dezaten. Ideia nagusiak: gogoeta, etika eta kasu praktikoak. Baliabideak: Interneterako konexioa duen ordenagailua. Garapena: www.aldeasinfantiles.es/educa/dilemas web-orrialdean sartu, eta Lehen Hezkuntzarako proposamenen bat aukeratu, nahi duzun arloan: pertsonalean, komunikatiboan edo sozialean. Nahiz eta hamabostaldiro proposamen berriak jarri, hemerotekan interesgarri suerta dakizuen zalantzen base zabal bat aurkituko duzue. Guztiek, modu batean edo bestean, norberarekiko eta besteekiko errespetuari egiten diote erreferentzia. Etxean: “Zelako zalantza” programa familiei ere eskaintzeko pentsatua dago. Familiako guztiek aukera baten edo besteren alde egin dezakete, kontuan hartuta ez dagoela ez ongirik ez gaizkirik eta aukera bakoitzak bakarrik erakusten duela heldutasun-maila etiko jakin bat.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
21