references
20
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
IN H
2 21
H
Begirunearen erlojua.
Zure partea bete.
Helburua: ikasleek aintzat hartu elkarbizitza-arauek taldeka lan egiten dutenean ere eragina dutela. Beraz, guztiek batera arau batzuk ezarri behar dituzte emaitza onak lortzeko eta talde osoak esfortzu bera egiteko. Ideia nagusiak: talde-lana, bidezko parte-hartzea, hizketa, lan-banaketa. Baliabideak: ikasleek berek egindako kontratua, koloretako DIN A3 kartulinak, margoak eta kola. Garapena: animalia ornodunen taldeei buruzko mural bat egitea proposatuko dugu: ugaztunak, hegaztiak, arrainak, narrastiak eta anfibioak. Ikasleak hainbat taldetan banatuko ditugu, eta ikasleek erabakiko dute zer egin behar duen bakoitzak taldean; hau da, egokitu zaizkien animaliei buruzko zein informazio-mota edo argazki bilatu behar duten. Irakasleak kontratu bat idazten lagunduko die. Kontratu horretan partaide guztiek hitzemango dute beren lana egin eta entregatzeko epea errespetatuko dutela. Horren ostean, guztiek sinatuko dute. Kontratua betetzen ez duen ikasleak ez du baloraziorik jasoko proiektuaren bukaeran. Etxean: etxeko lanak gure artean banatuko ditugu, eta garaiz burutuko ditugula aginduko dugu. “Taldekideren batek” konpromisoa bete ezean, honelako ondorioak ikusi ahalko ditugu: janaririk gabe geratuko gara, platerak harraskan pilatuko dira, ez dugu janzteko arropa garbirik izango... Gehiago: klasean, eta irakaslearen laguntzaz, pentsatuko dugu zein lan-arlotan den beharrezkoa taldeka lan egitea. Taldekide batek bere partea ez betetzearen ondorioak ere aztertuko ditugu (esaterako, supermerkatu batean, nahiz eta produktuak biltegian izan, apaletan jartzen ez badituzte inork ez du ezer erosterik izango).
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Helburua: ikasle guztiak goizetan eta arratsaldeetan puntual iritsi, klasea beti garaiz has dadin eta ikasleak erlaxatuta egon daitezen. Ideia nagusiak: adiskidetasuna, konpromisoa, esfortzua, disziplina, denboraren antolaketa. Baliabideak: ikasgelarako “puntualtasun-egunen” kontagailua; hori egiteko, zenbaki handiak idatzita dituzten kartulinazko txartelak baliatuko ditugu. Ikasleentzako agendak. Garapena: William Shakespeare idazle ospetsuak esan zuen behin: “ Hobe hiru ordu lehenago minutu bat beranduago baino”. Gehiegizkoa dirudien arren, klasera berandu ailegatzen badira, egunari urduri eta arreta jarri ezinean ekingo diote eta klasekideei ere arreta galaraziko diete. Ikasleek (gurasoen laguntzaz) ahalik eta puntualenak izango direla hitzemango dute. Guztiak garaiz ailegatzen diren egunetan puntu bat gehituko zaio klaseko kontagailuari. Egunen batean 5 minutuko berandutze bat badago, kontagailuari puntu bat kenduko zaio; baina berandutzea 5 minutukoa baino handiagoa bada, berriro zerotik hasi beharko da. Klaseak ere beren artean lehiatu ahal dira ikusteko ea zeinek lortzen duen puntualtasun-egunen errekorra. Etxean: etxeko erloju guztiak —bai hormakoak bai eskumuturrekoak bai sakelekokoak— hamar minutuz aurreratuko ditugu. Era horretan, oso puntualak izan ez arren, beti garaiz ailegatuko gara. Antolaketa kontua da.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
19
Gehiago: irakasleak “Zuria eta Beltza” izeneko istorioa irakurriko du. Istorioak kontatzen du bi kolore horiek ez direla ortzadarraren parte garaiz ez iristeagatik. Bestalde, klaseak beren artean lehiatu ahal dira ikusteko ea zein taldek lortu duen puntual ailegatzea egun jarrai gehiagotan: ikusi lotura.