references
Elkarrekin bizitzeko txanda errespetatzen dugu.
PROGRAMA EN VALORS PER BALIOEN PROGRAMA HAUR A INFANTIL HEZKUNTZARAKO ETA LEHEN I PRIMÀRIA
CONTRIBUINT GARAPENARI LAGUNTZEN AL DESENVOLUPAMENT
18
H
Elkarbizitzaren arazoak konpontzen dituen makilatxo magikoa.
Helburua: ohartu berdin dela zein den arazoa, gatazka edo tirabira: hizketaren eta guztion borondate onaren bidez konponbidea aurkituko dugu eta elkarbizitza harmoniatsua eta lasaia guztiontzat lortu. Ideia nagusiak: hizketa, elkar ulertzea, gatazka eta arazoei buruzko gogoeta —zein maila pertsonalean zein familiakoan zein eskolakoan—. Baliabideak: komuneko paperetako edo aluminio-paperetako kartoizko biribilkiak (etxetik ekartzea dago), goma EVA, artaziak, errotulagailuak, grapagailua, zeloa, purpurina. Garapena: Plastika klasean “makilatxo magiko bat” egingo dugu biribilkietako kartoiak, goma EVA, zeloa eta grapagailuak erabilita eta irakasleak lagunduta. Jarraian, errotulagailuak erabiliko ditugu margotzeko, eta azken ukitua purpurinak emango dio. Purpurina magikoa izango da eta agertzen diren arazoak konpontzen lagunduko digu, betiere hizketaren eta hausnarketaren laguntzaz. Ikusiko duzue hitz eginez eta irtenbideak bilatuz ez dagoela gainditu ezin den elkarbizitza-gatazkarik. Ez da hain zaila: zergatia ulertu, hausnartu, beste aukera batzuk mahaigaineratu, beharrezkoa bada barkamena eskatu, eta, bukaeran, aho batez onartu baino ez dugu egin behar, elkarrekin pozik bizitzeko. Etxean: makilatxo magikoak etxean ere funtzionatzen jarraituko du. Eskura izango dugu, eta, gatazka bat sortzen denean —zereginen bat bete, zerbait partekatu edo lagundu ez dugulako edo gaizki erantzun dugulako—, makilatxo magikoak egoerari konponbidea aurkitzeko modurik azkarrena eta egokiena bilatuko du, eztabaida hasi baino lehen eta liskarrik gabe. Gehiago: batzuetan geure errealitatearekin nahiko objektiboak ez garenez, beste ikasgela batera joango gara, gure “makilatxo magikoa” hartuta. Hango ikasleei eskatuko diegu klasean dituzten elkarbizitzari buruzko arazoak azaltzeko. Makilatxo magikoarekin eta gure sen onarekin batera, arazoak konpontzen saiatuko gara.
2 19
H
Helburua: ikasle guztiak jabetzea zein garrantzitsua den ikasgelan, eta ikastetxean oro har, elkarbizitzarako arauak errespetatzea, egunero elkarrekin bizitzeko. Ideia nagusiak: portaera-arauak, sen ona, gure irakasleekiko eta ikaskideekiko begirunea. Baliabideak: harea-erloju edo kronometro handi bat, ikasle guztiek beren lekutik ikusteko modukoa. Garapena: irakasleak hainbat elkarbizitzarako oinarrizko arau daudela azalduko du: ilaran ordenan jarri; klasean hitz egiteko txandaren zain egon; eginkizun bat bukatzen dugunean, irakasleari emateko ordena errespetatu eta abar. Eta arau horiek errespetatu ezean, ezingo dugu aurrera egin. Irakasleak harea-erloju edo kronometro bat izango du mahai gainean, eta, ikasle batek elkarbizitzarako arauren bat betetzen ez badu, bi minutuz geldituko du klasea. Ikasle askok arauei kasu egiten ez badiete, irakasleak ez du klasea emango eta guztiek gertatutakoari buruzko gogoeta egin beharko dute. Etxean: etxean ere askotan errespetatu ahal ditugu txandak; adibidez, komuna erabiltzeko itxaron, otorduetan janaria elkarri pasatu, atetik sartu edo atera lehenengoak izan gabe... Ez da beharrezkoa ikastetxean bezala eskua altxatzea, baina elkarrekin hobeto bizitzeko adeitasunez jokatzea ere ez dago gaizki; esaterako, besteri itxaroten diogunean. Gehiago: irakasleak elkarbizitzarako araurik gabeko klasea egitea proposatuko du: ikasleek nahi dutenean hitz egin ahalko dute, ilararen ordena ez errespetatu edo ikaskideak kontuan hartu gabe beharreko materiala hartu eta abar. Ikusiko dugu zer gertatzen den! 18
2016/2017 IKASTAROA CURS 2016-2017
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako