references
Ingurumena errespetatzen zuten umeak.
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
2 16
B
2 17
B
Ontzia bere helmugara iristen ez denean, naturak sufritzen du.
Helburua: irudikatu ingurumenarekiko errespetu ezaren ondorioak. Lotu errespetu horrekiko norberaren konpromisoa eta birziklatzeko ohiturak. Ideia nagusiak: zirkuitoak, zabortegiak, zaborrontziak, altzairutegiak, paper-fabrikak, hondakinak bereizteko eta birziklatzeko instalazioak. Baliabideak: interneterako konexioa duten ordenagailuak, entziklopediak eta ikastetxeko liburutegiko birziklatzeari buruzko liburuak. Kartulinak eta idazteko eta marrazteko materiala. Garapena: umeek bi talde egingo dituzte: Z eta O. Z taldekoek eskura dituzten baliabide guztiak erabiliko dituzte ikasteko zer den zabortegi bat, zer biltzen den han eta zer nolako arazoak sortzen dituzten. O taldekoek gauza bera egingo dute hobeto ezagutzeko zer gertatzen den zaborrontzietan biltzen diren ontziekin. Talde horretan azpitaldeak egin ditzakegu: bat, kartoizko eta paperezko ontzien arrastoari jarraitzeko eta, birziklatzeko paper-fabriketara iristen direnean, zer gertatzen den ikertzeko; beste bat, metalezko ontziei jarraituko die altzairutegietaraino; hirugarren batek aztertuko du zer gertatzen den plastikoarekin hondakinak bereizteko eta birziklatzeko instalazioetara eramaten dutenean; eta laugarrenak ikertuko du zer gertatzen den beirazko ontziekin. Taldeek jarraitzen duten bideak eta zifra interesgarrienak idatziko dituzte kartulinetan. Horren ostean, hormetan jarriko dituzte ikusgai eta gainontzekoei aurkeztuko dizkiete. Etxean: zaborrean begiratuko dugu ziurtatzeko ez dagoela plastikozko ontzirik, latarik, metalik, brikik, kartoirik edo beirarik. Gainera, saiatuko gara ontziak bakarrik uzten; bestela, ezin izango genuke birziklatu eta gainontzekoa hondatuko litzateke. Gehiago: bideo honek erakusten digu nola birziklatzen diren latak behin eta berriro, ontzi-hondakinak bereizteari esker.
2016/2017 IKASTAROA
Helburua: ingurumenari begirunea izateko sentsibilizatu. Zaindu ezean zer gertatuko litzatekeen pentsatzeko kapaz izan. Ikusi nola lagun dezakegun guztiok —nor bere mailan— hobetu ahal dugun partean. Ideia nagusiak: norberaren erantzukizuna, ohiturak eta ingurumen-ondorioak. Baliabideak: ontziak, pintura, itsasgarriak eta koloretako paperak (zeta, pinotxoa, zelofana) eta burruntxien edo izozkien tankerako makilatxoak. Kartoizko kutxa handi bat txotxongilo-antzezpenak egin nahi baditugu, eta kartulinak dekoratuak egiteko. Garapena: umeek istorio bat asmatuko dute, modu positiboan azaltzeko gauzak ongi egitearen ondorioak. Honela hasiko da istorioa: “Hauxe da ingurumena errespetatzen zuten ume batzuen istorioa. Hauxe egiten zuten:...” Protagonistak ontzi birziklatuez egindako txotxongiloak izango dira. Etxean: Youtube-n gai hau jorratzen duten istorioak bilatu: ze baliogarria den birziklatzea eta ingurumena errespetatzea, guztiok planeta garbiago izateko.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
15
Gehiago: “Irakasleek axola dute” izeneko lehiaketa antolatzen du urtero Ecoembes elkarteak. Lehiaketa horretan irakasleei eta ikasleei aukera ematen zaie ingurumen-arazoei buruz mintzatzeko. Informazio gehiago hemen: ikusi lotura.