references
2 14
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
B
2 15
B
Konposta egingo dugu.
Helburua: hondakinak ez dira “zaborra”. Produktu guztiak zeregin bat izateko diseinatzen dira, eta, zeregina beteta, geratzen dena hondakinak dira. Dena den, horrek ez du esan nahi ez direla erabilgarriak. Hondakin organikoak manipulatzean eta landareak elikatzeko nola bihurtzen diren berriro erabilgarri ikustean, umeek bizitza-zikloa ulertzen dute eta lehen agian konnotazio negatiboa zuenari haren benetako balioa itzuliko diote. Ideia nagusiak: berrerabili, baliatu eta landatu; hondakinak, materia organikoa eta natura. Baliabideak: ontzi handiak eta zaku itxurako poltsak. Lorezaintzarako palak eta eskuareak. Garapena: konpostagailu bat egingo dugu material organikoarekin konposta edo ongarria ekoizteko. Ongarria bakterioek eta onddoek egindako prozesuaren emaitza da: material organikoari erasan eta suntsitzen dute, deskonposizioa burutu arte. Hainbat hondakin erabili ahal dugu konposta egiteko: hostoak, belarra, ortuariak, lastoa, kimatutako adarrak, zerrautsa, errautsak, kafe-hondarrak, infusio-poltsatxoak, arrautza-oskolak, barazkiak, fruta eta ortuari-hondarrak, zuri-beltzeko egunkariak, jogurtak (ontzirik gabe, horiek zaborrontzi horian bota behar), kortxoak, sukalde-papera, entsaladako olioa... Dena den, ez dago haragirik, arrainik, hezurrik edo barazki ustel gehiegirik botatzerik, kiratsa darielako eta gehiegi hartzituko delako. Bestalde, debekatuta ere badago eskobatzeko hautsa, gorotzak, egurra, kola edo berniza botatzea, toxikoak baitira. Hondakinak zenbat eta birrinduago egon, orduan eta hobeto. Gainera, hezetasuna behar dute. Hauxe ibilbide luzeko ariketa da, konpostak hiru hilabetetik sei hilabetera bitarteko denbora behar baitu prest egoteko. Beraz, lehenengo hiruhilabetean prestatuz gero, udaberrian jasoko ditugu fruituak. Etxean: familiarekin lorezaintza-zentro bat bisitatu, eta zenbait ongarri motari buruz hitz egin, etxean egin duguna komentatzeko. Gure konpost-depositua ere jarri ahal dugu terrazan, balkoian ala patioan. Gehiago: Honako bideo honetan ikus dezakezue nola egiten den konpostagailu bat modu errazean: ikusi lotura.
Autoestimua igo zure ontziari: zer daukan onetik.
Helburua: material mota guztiak kontsumorako eta pertsonen ongizaterako ezaugarri onuragarriengatik baloratu. Ez baztertu material bat edo beste: guztiek abantailak dituzte, eta horregatik beragatik aukeratzen ditugu. Ideia nagusiak: erabilgarritasuna, funtzionaltasuna, materialak, ezaugarri fisikoak (pisua, bolumena, zurruntasuna, malgutasuna...) Baliabideak: umeek berek ekarritako hainbat materialezko ontziak, edo ikastetxeko sukaldean edo beste zerbitzu batzuetan lortutakoak (bulegoko tresneriaren ontziak, etab.). Garapena: taldeka, umeek ontzi mota bat jasoko dute. Mahai batean, metalezko ontziak; adibidez, freskagarrienak edo kontserbarenak —nahiz eta horiek ere bi mahaitan egon litezkeen, hain ezberdinak izanda—. Beste mahai batean, kartoizko ontziak. Hirugarren batean, brikak. Laugarren batean, PETezko botilak (polietilen tereftalato). Bosgarren batean, poliestireno hedatuzko ontziak (frutarako ontziak, kasu). Taldeek materialaren ezaugarriei buruz hitz egingo dute. Materiala ukitu, begiratu, neurtu eta zertarako balio duen komentatuko dute, ea asmatzen duten zergatik duen erabilera hori. Jarraian, testu txiki bat idatziko dute. Testuan ontziari berari “hitz egingo diote” pozteko asmoz, haren ezaugarri onenak eta harro sentitzeko abantailak azalduz; hau da, nola laguntzen dion jendeari haren eguneroko bizitzan. Etxean: hozkailua eta armairuak irekiko ditugu ikusteko zeir ontzi mota dauden. Aukeratzeko mota batzuk daudenean, zergatik dugun gustuko ontzi mota bat edo beste bat komenta dezakegu (botila edo brika esnerako; brika, metala edo potea saltsa baterako...) Gehiago: supermerkatuetako katalogoak jakinminez begiratu; bizitzaren eremu askotan ontziak agertzen direla ohartu (komunean, bulegoan, litxarrerietan...)
2016/2017 IKASTAROA
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
14