references
13
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
2 B
B
Ebaluatzeko tutoretza: Nola egin zure taldearen soziograma bat.
Helburua: irakaslea jabetu gelako ikasleen arteko begirune-harremanez, bai nesken eta mutilen artean bai nota onak eta nota txarrak ateratzen dituztenen artean bai popularren eta bakartien artean. Ideia nagusiak: irudi orokorra egin, taldea ebaluatu, jarrera errespetugabeak errotik kendu, bakardare-egoerak saihestu. Baliabideak: kuadernoa eta boligrafoa apunteak hartzeko. Garapena: geletan gero eta ohikoagoa da irakasleak batzarrak antolatzea taldeak bere sentimenduei, kezkei eta gerta daiteken gatazkei buruz hitz egiteko; dena den, ikasle guztiak ez dira mintzatuko era naturalean eta guztiz zintzoan haien ikaskideez inguratuta. Hori dela eta, irakasleek banan-banako tutoretzak antolatuko ditu ikasle guztientzat. Tutoretza horietan, irakasleak ikasleak animatuko ditu adieraztera nola sentitzen diren taldean, isolatuak sentitzen diren, populartzat hartzen duten beren burua, eroso dauden, gainontzekoekin gatazkarik duten eta abar. Irakasleak informazioa jaso eta aztertuko du. Azkenik, klasean komentatuko ditu emaitzak, izenik aipatu gabe. Gehiago: gelako ikasleen arteko harreman sozialaren gaian sakondu nahi izanez gero, web-orrialde honek proposatzen duen soziograma bat egin ahal dugu: ikusi lotura.
Birziklatzeko tutoretzak.
2016/2017 IKASTAROA
Begirunea
Errespetatzeak besteak aintzat hartzea edo ezer egin baino lehen besteengan pentsatzea esan nahi badu... zer da ingurumena errespetatzea? Bada, antzeko kontu bat: pentsatzea gure ekintza guztiek eragina dutela eta aztarna bat uzten dutela ingurumenan. Gure planetak orekari eustea eta baliabideak ez agortzea nahi badugu, oso kontuan hartu behar dugu egiten dugun guztia. Errespetua adieraztea ez da pentsamendu positiboak izatea edo naturari maitasuna erakustea bakarrik, baizik eta benetako ekintzak burutzea. Ingurumena errespetatzen duzula esatea ongi dago, baina are hobeto dago egunero adieraztea. Ez da hain zaila, zure partea betetzea besterik ez baita. Nola? Ohitura jasangarriak hartuz. Esaterako, konturatu beharra dago energia, ur edo baliabide mugatuak ditugula, agortu ahal ditugula. Horrexegatik da hain garrantzitsua etxean edo ikastetxean sortzen ditugun hondakinak birziklatzea. Plastikozko ontziak, latak, metala edo briikak bereizi eta zaborrontzi horira eraman; papera eta kartoizko ontziak, zaborrontzi urdinera; eta beirazkoak, berdera. Horrela eginda, material horiei bigarren bizitza bat emango diegu, eta ez dugu material berriak erabiliko bagenitu besteko energia edo beste lehengai eta ur kontsumituko. Ingurumenarekiko errespetua adierazteko modu bikaina da.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
13