references
11
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
T
2 12
G
Errespetuaren inguruko zalantzei buruzko tutoretzak.
Gure klaseko eskubideak eta betebeharrak. Guk eginak, bozkatuak eta kontrolatuak.
Helburua: eskolako taldea izanda, geure eskubideak eta betebeharrak eratu. Nagusiak gara eta helduek ez digute esan behar zertarako dugun eskubidea edo zer egin behar dugun. Guk primeran dakigu. Autonomoak eta arduratsuak izaten hasi behar dugu. Lortzen badugu eta arauak aintzat hartuta jokatzen hasten bagara, helduek errespetatuko gaituzte. Ideia nagusiak: ardura, sen ona, arauekiko begirunea eta tolerantzia. Baliabideak: ordenagailua, testu-prozesadorea eta inprimagailua, DIN A3 orriak eta errotulagailuak. Garapena: irakasleak eta ikasleek klaseko ordu libre bat bilatuko dute elkarbizitzaren gainean oro har mintzatzeko, eta ikastetxeko elkarbizitzaren gainean ere bai. Guztiek hartuko dute parte eta ordenagailuan ikasleen eskubideen zerrenda idatziko dute; iritzia adierazteko eskubidea, kasu. Betebeharren zerrenda ere egingo dute: entzun, ikasgela garbi eta txukun izan edo inori isekarik ez egin, besteak beste. Behin zerrendak eginda, guztientzako kopia bat inprimatuko dute. Haien izena idatziko dute, eta, betebeharren bat betetzen ez dutenean, ixa bat jarriko dute. Norbaitek hiru ixa jartzen baditu, klasearen aurrean azaldu beharko du azaltzeko zergatik ez duen bete adostutakoa. Etxean: gurasoei galdetuko diete zein eskubide eta betebehar dituzten lantokian eta zein ondorio dituen arauak ez betetzeak. Horrela jabetuko dira ze nolako ondorioak izan ahal dituen beste arlo batzuetan ezarritako jarraibideak ez errespetatzeak. Gehiago: Pinterest-en sartu —ikusi lotura—, eta han ikastetxeetako geletako eskubideei eta arauei buruzko oso kartel, horma-irudi eta bideo interesgarri eta dibertigarriak ikusi ahalko dituzue.
2016/2017 IKASTAROA
Helburua: elkarbizitzaren kontuei buruz hausnartu. Kontu horiek suposizio praktikoetan oinarrituta daude eta norberaren inplikazioa edo erabakiak hartzea dakarte. “Zelako zalantza” izeneko programak “ Atxiki zure balioei” izenekoa osatzen du, eta aukera ematen du bai klasea dinamizatzeko bai jolasteko, betiere praktikotasuna kontuan hartuta. Proposamen errazak, umeak aukerak egin ditzaten eta beren heldutasunmaila froga dezaten. Ideia nagusiak: gogoeta, etika eta kasu praktikoak. Garapena: www.aldeasinfantiles.es/educa/dilemas web-orrialdean sartu, eta Lehen Hezkuntzarako proposamenen bat aukeratu, nahi duzun arloan: pertsonalean, komunikatiboan edo sozialean. Nahiz eta hamabostaldiro proposamen berriak jarri, hemerotekan interesgarri suerta dakizuen zalantzen base zabal bat aurkituko duzue. Guztiek, modu batean edo bestean, norberarekiko eta besteekiko errespetuari egiten diote erreferentzia. Etxean: “Zelako zalantza” programa familiei ere eskaintzeko pentsatua dago. Familiako guztiek aukera baten edo besteren alde egin dezakete, kontuan hartuta ez dagoela ez ongirik ez gaizkirik eta aukera bakoitzak bakarrik erakusten duela heldutasun-maila etiko jakin bat.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
12