references
Sudur puntan jartzen zaidana egiten dut, eta zer?
BALIOEN PROGRAMA HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZARAKO
GARAPENARI LAGUNTZEN
9
T
Helburua erdietsita eta garaiz.
Helburua: ikastetxeetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio taldeka eta proiektuka lan egiteari, ikasleek ikas-prozesuan modu aktiboan parte har dezaten. Sistema horrek ongi funtzionatzeko, ikasleek taldeka lan egiten ikasi behar dute, eta arduratsuak, puntualak eta ikaskideekin eta haien lan egiteko moduarekin begirunetsuak izan behar dute. Ideia nagusiak: elkarlana, puntualitatea, ardura, aniztasuna eta hizketa. Baliabideak: kontsultarako liburuak, Interneterako konexioa duen ordenagailua, Power Point-a edo antzekoa. Garapena: irakasleak 4 edo 5 ikasleko taldeak egingo ditu, eta ikasgai-zerrendaren atal bati buruzko proiektu bat egiteko eskatuko die. Taldeek modu orekatuan banatuko dute lana, eta egindakoa komunean jartzeko data bat aukeratuko dute. Guztiek hitzemango dute ezarritako epea errespetatuko dutela, arduraren eta gainontzeko ikaskideekiko begirunearen erakusgarri. Behin informazio guztia izanda, elkartu eta eztabaidatuko dute nondik heldu lanari, zein datu erabili eta zein ez eta zer itxura emango dioten aurkezpenari. Jarraian, Power Point-a edo antzeko programa bat erabiliko dute datuak sartzeko, eta irakasleak esandako egunean aurkeztuko dute lana. Etxean: taldeka lan egiten saiatu. Igande arratsaldeetan familia osoak hurrengo asterako “ekintza plan” bat diseinatuko du. Etxeko lanak banatuko dituzte, eta kide guztiek aginduko dute berenak egingo dituztela modu arduratsuan eta garaiz, familiaren egunerokotasuna erosoa eta arina izan dadin. Gehiago: klasean ere taldeka lan egiteko aholku erabilgarriak irakurri ahal dira web-orrialde honetan: aulaPlaneta (ikusi lotura)
2 10
G
2016/2017 IKASTAROA
Helburua: harmonian bizitzeko, elkar errespetatu behar dugu. Gure gizartean oinarrizko elkarbizitza-arau batzuk daude, eta horiek ez betetzeak eragotziko du gure egunerokotasuna. Ideia nagusiak: elkarbizitza, jokaera-arauak eta mugak. Baliabideak: DIN A3 kartulina, errotulagailuak, zeloa eta kolore deigarriko peto bat. Garapena: egun bat aukeratuko dugu guztiek nahi dutena egin dezaten, besteak molestatzen dituzten ala ez pentsatu gabe. Esperimentu honetan jokaera guztiak ikaragarri puztu behar dituzte —baita antzerti-forma eman ere— ikusteko araurik gabeko nahiak bateraezinak direla elkarbizitzarako (batek beste batengandik zerbait nahi du, beste batek ozen abesten du...) “Talka” egiten dutenean, “Bai, axola du!” oihukatuko dute erakusteko gizalege ezak ondorioak dituela. Jarraian, bi kontuz hausnartuko dute: arauen jatorriaz eta arauak apurtzen dituenarentzako zigorrez. Etxean: elkarbizitza hobetzeko, zein jarrera alda genezakeen komentatuko dugu: komuneko papera bukatzen denea, aldatu; bolumen egokian musika entzun edo telebista ikusi; jostailuak jaso; eta abar. Elkarrekin bizi behar dugula kontuan hartzen badugu eta esfortzu txiki bat egiten badugu, guztiok irabaziko dugu.
Zentzuzko tutoretza heziketa-ziklo guztietarako
Gehiago: ikastetxeko jantokira ariketa eraman. Han hainbat arau ezarri ahal dira: ez jarri beti lehengoa ilaran, ez hartu jango dugun baino janari gehiago, ikaskideak ez molestatu, etab. 11