1 blokeaBIGARREN ZIKLOA | 5. JARDUERA ETXEAN Bilatu deskonektatzeko tarte bat afalostean edo asteburuan. Mahaian gaudela, ezkutatu pantailak, itzali telebista eta hitz egin: Nola joan da astea? Pozik al daude? Pozik ez badaude, zer gertatu da umore onez ez egoteko?... Bukatzean, lotara joan aurretik, jaitsi argiaren intentsitatea (gau-mahaikoa piztuta utz daiteke), eta teknologiarik gabe eta telebistarik gabe, eseri indioen antzera, eta hartu arnasa sakon 10-15 aldiz. Bitartean, sentitu nola lasaitzen diren giharrak, oinetatik aurpegiraino, eta baztertu kezkak burua “itzaltzen” joateko eta lotara lasai joateko. Beste aukera bat da familian bideo labur animatu batzuk ikustea, gaztelaniaz Guía Headspace para la meditación, edo ingelesez Youtuben eta hainbat telebista-plataformatan. Jarraitzen oso errazak dira bai helduentzat bai haurrentzat. zure balioei 18 Aldeas Infantiles SOS Balioetan Hezteko Programa Haur eta Lehen Hezkuntza 2021-2022 Ikasturtea