64 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA Nor gara? Aldeas Infantiles SOS haurrei laguntzea xede duen nazioarteko erakunde pribatu bat da, irabazi-asmorik gabea, konfesio artekoa eta joera politikorik ez duena. Imst-en (Austria) sortu zeneta 136 herrialde eta lurraldetan dago. Elkartasunaren Asturiasko Printzesa Saria 2016an. Gure lanaren ardatza haurren garapena da, haien burua aski duten eta gizartean integratzen diren arte.Familia babesgabeenak sendotzen egiten dugu lan, seme-alabak behar bezala zaindu ahal izan ditzaten; gurasoekin bizi ezin duten haurrak babesten ditugu, eta familia-giro babeslea ematen diegu maitatuak eta errespetatuak sentituz haz daitezen; eta gazteei autonomia- eta independentzia- prozesuan laguntzen diegu. Munduan 559 Aldeas Infantiles SOS daude, eta SOS Children’s Villages International (Aldeas Infantiles SOSen elkarte nazional guztien federazioa) arduratzen da denak koordinatzeaz. Herrixkak, gazte-egoitzak eta familiak sendotzeko programak kontuan hartuta, 570.100 haur, gazte eta familia artatzen ditugu. Gainera, 265.700 haur eta gazte joaten dira 628 eskola, Haur Hezkuntzako ikastetxe, gizarte-zentro eta Lanbide Heziketako ikastetxeetara. 776.200 mediku-tratamendu eskaintzen dira 59 SOS ospitaletan, eta 38 SOS larrialdietarako arretarako programek 1.635.724 onuradun dituzte mundu “Uste dut gizakiok edozer gainditu dezakegula, osoan. baita haurtzaroan abandonatuak izatea ere.” Pedro Puig, Espainiako Aldeas Infantiles SOSeko presidentea