60 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA 16. helburua: bakea eta justizia. Balioeiburuzko gure programa ixteko, aurrekoak bezain zehatzak ez diren arren, haiek bezain garrantzitsuak diren bi kontzepturiburuz hitz egingo dugu. Are gehiago, funtsezkoak dira gure bizikidetzarako: bakea eta justizia. Bakea lasaitasun- eta oreka-egoera bat da, eta mundu guztia sentitzen da gustura eta eroso bakean dagoenean. Denok sentitu beharko ginateke egoera horretan, bai eskolan, bai etxean, bai beste edozein lekutan. Atseginak, errespetutsuak, ondo heziak eta positiboak izan behar dugu, eta inori minik ez ematen eta iseka egiten saiatu. Denok bizi nahi dugu harmonian. Eta bake-egoera hori lortzeko, onak eta errespetutsuak izateaz gain, justuak izan behar dugu, besteekin ez ezik geure buruarekin ere bai. Gure harremanetan, gauzak kanpotik eta inpartzialtasunez begiratzeko konpromisoa hartu behar dugu, bestea laguna den ala ez kontuan hartu gabe, eta gertatzen ari dena justua den ala ez pentsatuz. Merezi duena defendatu behar dugu, eta ahulena babestu. Har ezazu justizia defendatzeko konpromisoa, isekarik ez egin eta borrokarik ez izatekoa, inork inor jazar ez dezan uztekoa, eta are gutxiago zuk beste inor jazartzekoa. Horrela,pertsona errespetutsuak izango gara, eta balioak izango ditugu, lortu nahi dugun munduak bezala.