54 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA 14. helburua: ozeano garbiak. Ozeanoak biziaren jatorria dira. Itsas ingurunean ezin konta izaki zoragarri bizi dira:organismo zelulabakarretatik Lurreko animalia handiena den balea urdineraino. Koralezko uharrien etxea ere bada: planetako aniztasun handieneko ekosistemak dira koralezko uharriak. Gainera, ozeanoen araberakoa da klima, handik lortzen dugu edateko behar dugun ura, eta are arnasten dugun oxigenoa ere. Horregatik guztiagatik, gure planeta urdina arreta bereziz zaintzen hasi behar dugu. Ahalik eta gehien murriztu behar ditugu itsasora eta ibaietara iristen dira hondakinak; isurpen kutsakorrak araztu behar ditugu; ez ditugu plastikozko poltsak erabili behar, askotan itsasoan bukatzen baitute eta urteak behar baitituzte birziklatzeko; hondartzara edo ibaira joaten garenean sortzen ditugun hondakin-mota guztiak jaso behar ditugu… Itsaso eta ozeano garbiak nahi ditugu, izaki bizidun guztiok goza dezagun haietaz.