51 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA 13. helburua: klima-aldaketa geldiaraztea. Badakizu zer den klima-aldaketa, ezta? Adituen arabera, kutsaduraren ondorioz klima aldatzen arida, tenperaturak igotzen ari dira,eta muturreko fenomeno meteorologikoak ugaritzen ari dira, hala nola urakanak, haizeteak, uholdeak eta lehorteak. Klima-aldaketak kontinente guztietako herrialdeei eragiten die. Hori dela eta, lanari ekin behar diogu, kutsadurak ez diezaion gehiago eragin klimari. Gaur egun, irtenbide asko ditugu ingurumenarekiko modu jasangarriagoan eta konpromiso handiagoz aritzeko: energia berde eta berriztagarrien aldeko apustua egitea,modu jasangarrian eta hurbileko produktuak kontsumitzea, salgaiak urrutiko lekuetara garraiatu behar ez izateko, bizikletaz eta garraio pulikoanb gehiago ibiltzea… Argi dago munduko gobernu guztiek elkarrekin lan egiten behar dutela arazo horri aurre egiteko, baina guk ere egin dezakegu gure esku dagoen guztia.