48 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA 12. helburua: kontsumo eta ekoizpen arduratsua. Ez du zentzurik Afrikako edo Hego Amerikako urrutiko herrialdeetatik ekarritako fruta jatea,gure herrialdean urte osoan fruta gozo eta askotarikoa izanik, ezta? Gainera, oso prozesu garestia da fruta handik ekartzea, eta galtzen ateratzen direnak, azkenean, jatorriko herrialdeko langileak, kontsumitzaileak eta planeta dira, garraioak airea kutsatzen duten erregaiak erabiltzea baitakar. Pertsonok gero eta argiago ikusten dugu ingurumena zaindu behar dugula. Zuek, seguruenik, oso argi izango duzue, agian gurasoek eta aitona-amonek baino argiago, ikastetxeetan gero eta gehiago konprometitzen ari baitzarete naturarekin.Hasteko, beharrezkoak ez diren produktuen kontsumoa murrizten ikasten duzue; gero, hurbileko artikuluen edo elikagaien aldeko apustua egiten, garraioan energiarik erabilieta kutsatu behar ez izateko; eta bukatzeko, arduratsuak izan behar gara eta enpresa etikoen produktuak erosi behar ditugu, langileei soldata duinak eta lan-baldintza onak bermatzen dizkietelako. Gure egunerokorako ohitura onak dira, gure erabakiek garrantzia dutelako, eta handia, gainera. Kontsumo arduratsuak mundua hobetu dezake.