46 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA Ur-errezelak. 34 Helburua: ikasgela ibaiak irudikatzen dituzten objektuekin apaintzea, eta gogora ekartzea zeinen garrantzitsuak diren ibaiak gure bizitzan, nahiz eta ez garen oso kontziente. Ideia nagusiak: apaintzea, marraztea, kopiatzea, zerbaiti E forma ematea… Baliabideak: pita edo artile-harilak, lodiera desberdinetakoak eta kolore urdin, berde eta marroikoak. Kartoi meheak, errotuladoreak, masilla urdina, etab. Garapena: Gizarte Zientzietako edo Naturaren Zientzietako saioan, antola dezatela nola apainduko duten ikasgela osoa pita edo harilekin, gure herrialdeko eta planetako ibaiak irudikatzeko, ahal dela eskala baten arabera (adibidez: 1cm=1km). Irudika ditzatela garrantzitsuenak: luzeena, zabalena, emaritsuena, bitxiena (esate baterako, Guadiana: ibilbidearen zati batean desagertu egiten da, eta aurrerago berriz agertu), bokale handiena duena… Jar ditzatela hormetan, sabaitik zintzilik, arbelaren gainean eta abar. Etxean: asteburu batean, gertuko ibaibatera joango dira bisitan, eta ahal dela, txango bat egingo dute ibilguari jarraituz. Gehiago: kartoi mehea eta masilla urdina erabiliz, kartelak egingo dituzte:ibai bakoitza non jaio eta itsasoratzen den, zer hiritatik igarotzen den, eta zenbat kilometroko luzera duen adierazi beharko dute.