17 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA Gure ikastetxea oso polita da. 10 Hezkuntzarako eskubidea. Helburua: haur- edo gazte-garaian, ikastetxea bigarren etxea da. Eman diezaiogun forma, eta ikus dezagun nola irudikatzen IHNSF duen haur bakoitzak bigarren etxe hori. Ideia nagusiak: adierazpen artistikoa, iruditeria eta askotariko adimenak. Baliabideak: plastilina,Lego piezak, orriak, kartoi meheak, margoak, akuarelak, pintzelak, guraizeak, aldizkariak, etab. Garapena: ikastetxea eraikin bat baino askoz ere gehiago da. Han, irakurtzen ikasten dugu, historiarekin harremanetan gaude, naturaren misterioen berri jakiten dugu… Ikasle bakoitzak bere ikastetxea nolakoa den adierazi beharko du, marraztuz, plastilinaz forma emanez, Lego piezekin eraikiz… Ikasle bakoitzak aukeratuko du nola egin, norbere gaitasunen arabera. Etxean: eska diezaietela gurasoei deskribatzeko nolakoa zen haien txikitako ikastetxea, eta kontatzeko zer oroitzapen dituzten. Ahal izanez gero, joan daitezela bisitan. Gehiago: antola dezatela egindako adierazpen artistikoen erakusketa bat.