10 BALIOETAN HEZTEKO PROGRAMA Etxe bat haur bakoitzarentzat zure balioei HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 2019-2020 IKASTURTEA 2. helburua: inork goserik ez izatea. Arraroa irudituko zaizu irakurtzea edo albistegietan entzutea badela gosez bizi den jendea. Egia al da ez dagoela denontzako nahikoa janari? Azokak, supermerkatuak eta janari-dendak janariz gainezka daude eta! Harrigarria dirudi,baina halaxe da. Gurean, familia gehienek nahikoa diru dute dieta orekatu eta osasungarri bat izateko beharrezkoak diren elikagaiak erosteko eta egunean gutxienez hiru otordu egiteko. Nahikoa diru ez duten familien kasuan, gizarte-zerbitzuek ematen dizkiete falta zaizkien baliabideak, eta kasurik larrienei aurre egiten laguntzen dute beste GKE eta erakunde batzuek. Kalkuluen arabera, munduan 800 milioi pertsona baino gehiago bizi dira gosez edo ez dute jaten behar beste: biztanleriaren % 10 baino gehiago, gehienak Asiako eta Afrikako herrialdeetan. Asko hobetu dugu orain dela 20 urtetik hona, baina 2030erako gosea desagerrarazi nahi bada, premia- premiazkoa da laguntza ekonomiko gehiago ematea eta kudeaketan laguntzea.